'Bilbo Hiria' Pop Rock Lehiaketako 21. edizinoa eguen honetan hasiko da
2009-10-13 18:35 Musikea'Bilbo Hiria' Pop Rock Lehiaketako 21. edizinoko kontzertuak eguen honetan hasiko dira Bilborock aretoan, 20:00etan Idealipsticks, The Killministers eta Norman taldeen saioakaz.
'Bilbo Hiria' Pop Rock Lehiaketako 21. edizinoko kontzertuak eguen honetan hasiko dira Bilborock aretoan, 20:00etan Idealipsticks, The Killministers eta Norman taldeen saioakaz, antolatzaileek jakinarazo dabenez.
Idealipsticks (Guadalajara) taldearen sortzaileak Eva eta Jave dira. Soinu eraldatuakaz batera, rock eta melodiaren arteko nahasketea egiten dabe. Kide aldaketa asko izan ondoren, hauxe da Guadalajarako bikotearen esperientziarik sendoena.
The Killministers taldea Bakiotik (Bizkaia) dator 1970eko hamarkadako amerikar garage musikeagaz lotuta dagoz, hau da, rockaren soinu energiaz beteta eta Hammond organoak sorrarazoten dauen menpekotasunagaz nahastauta. The Sonics, The Seeds, The Fuzztones eta The Stooges taldeen eraginak ditue. Diskoa kaleratu barri dabe: 'Under the Underground'.
Azkenik, Norman taldea Alex, Koby eta Beñatek osotzen dabe. Eibar eta Ondarroakoak dira eta rock and roll indartsu eta trinkoa egiten dabe. Maketa pare bat ditue, berbak euskeraz eta gitarra distortsionatuak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!