Joseba Gotzonek lau kontzertu emongo ditu Argentinan

Bizkaie! 2009-10-22 15:26   Musikea

Joseba Gotzonek Argentinara egingo dauen laugarren biran lau kontzertu eskainiko ditu: lehenengoa, urriaren 23an, Paranáko '3 de febrero' antzokian; 24an, San Nicolás de los Arroyos-eko Aguiar Udal Antzokian; 27an, Buenos Aireseko Lounge Klubean eta, azken buruan, hilaren 28an, La Platako Las Malvinas Kultur Zentroan birea amaitutzat emongo dau.

Joseba Gotzon portugaletearrak aurten bere 25. urteurrena ospatzen dau diskogintzan. Urteurren gogoangarriaren harian, '25' izeneko bireari ekin eutson pasa dan abuztuaren 5ean, Portugaleteko Santa Maria eleizan eta hortik aurrera Sestaon, Noja eta Lleidan eskaini ditu zuzenekoak.

Musikariak Argentinara egingo dauen laugarren bira honetan lau kontzertu eskainiko ditu: lehenengoa, urriaren 23an, Paranáko '3 de febrero' antzokian; 24an, San Nicolás de los Arroyos-eko Aguiar Udal Antzokian; 27an, Buenos Aireseko Lounge Klubean eta, azken buruan, hilaren 28an, La Platako Las Malvinas Kultur Zentroan birea amaitutzat emongo dau. Kontzertu horreek Paraná, San Nicolás eta La Platako Euskal Etxeek antolatu ditue. Azken uri horretan, Anderer Abots Taldeak be egin dau posible bizkaitarraren bisitea.

Argentinako kontzertuetarako Portugaleteko kantariak Mariano Manzanelli, Claudia Mori, Yamila Intili eta Claudia Maccarini musikariak izango ditu lagun.

Beste alde batetik, '25' birako kontzertu horreez gan, Joseba Gotzonek bere hurrengo bi disko barrien parte bat grabauko dau Buenos Aireseko El Retiro estudioan, Diego Galloren produkzinopean. Disko horreetako bat '25' bildumea izango da eta bestea, barriz, pop-rock estiloan, abesti barriakaz osotutakoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu