We Are Standard espainiar artista onena MTV Europe sarietan
2009-10-13 18:55 MusikeaMTVren ikusleek euskal taldea aukeratu dabe Fangoriaren, Nena Daconteren eta Russian Reden aurretik Europako Artista Onena sarian Estaduko ordezkari izateko. Getxotarrek 21 arerio izango ditue prozesuaren azken txanpan. Erabagia zemendiaren 5ean ezagutuko dogu, egun horretan izango baita sari-banaketa ekitaldia Berlinen.
MTVren ikusleek euskal taldea aukeratu dabe Fangoriaren, Nena Daconteren eta Russian Reden aurretik Europako Artista Onena sarian Estaduko ordezkari izateko. Getxotarrek 21 arerio izango ditue prozesuaren azken txanpan. Erabagia zemendiaren 5ean ezagutuko dogu, egun horretan izango baita sari-banaketa ekitaldia Berlinen.
Punk-funk / dance-rock estiloak jorratzen dituan We Are Standard taldea Deu Txakartegi, Jon Aguirrezabalaga, Javi Leta, D.W.Farringdon eta Juan Escribanok osotzen dabe. Getxon sortu zan taldea 2002. urtearen erdialdean. Lehen diskoa '3.000 V 40.000 W', Mushroom Pillow etxeak argitaratu eban 2006an. Jentearen erantzuna sekulakoa izan zan eta zuzeneko aurkezpen biran ehundik gora kontzertu emon zituen Espainian eta Europan zehar.
Taldearen bigarren diskoa, 'We Are Standard' 2008ko zemendiaren 4an etorri zan. Disko horretara batutako kantuen artean, 'The last time' single arrakastatsuaren birnahasketa berezia, Arthur Bakerrek egindakoa (New Order taldearen soinuaren arduraduna) azpimarra daiteke. Sasoi horretan, Monsosonoro aldizkariaren azalean agertu ziran eta biniloan argitaratutako lehen singlearen bideoklipagaz arrakasta handia lortu eben.
Kontuak kontu, Berlinen zemendiaren 5ean egingo dan MTV Europe Sari-banaketa ekitaldian, Kate Perry izango da gidaria. Besteak beste, Foo Fighters, Shakira, Green Day, Leona Lewis eta Tokio Hotel taldeek joko dabe zuzenean. Kategoria desbardinetako sariak aurkezten, barriz, Asia Argento, Backstreet Boys, Jean Reno, Juliette Lewis, Miranda Cosgrove eta Monica Bellucci ibiliko dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!