Betagarriren disko barria txistuka dator
2009-10-29 14:09 MusikeaPasa dan mendearen erdialdean Jamaika ugartean jaiotako Ska musikea oinarri hartuta, 1993an Gasteizen jaio zan Betagarri taldeak bere zortzigarren lana plazaratu dau, 'Bizitzari txistuka' izenekoa. Hiru urtez diskorik atara barik egon ostean, hamalau kantaz osotutako lanaren izenburuak laburbiltzen dau taldeak musikeagazko eta bizitzeagazko erakusten dituan jarrerea eta konpromisoa.
Pasa dan mendearen erdialdean Jamaika ugartean jaiotako Ska musikea oinarri hartuta, 1993an Gasteizen jaio zan Betagarri taldeak bere zortzigarren lana plazaratu dau, 'Bizitzari txistuka' izenekoa. Hiru urtez diskorik atara barik egon ostean, hamalau kantaz osotutako lanaren izenburuak laburbiltzen dau taldeak musikeagazko eta bizitzeagazko erakusten dituan jarrerea eta konpromisoa: baikorrak dira, alaiak, sentimentalak eta solidarioak. 'Bizitzari txistuka izenburuaren azpian diskoaren kontzeptua batzen da, jarrera bat bizitzaren aurrean. Txistu egiten pozik gagozanean edota txistua botaten txarto tratetan gaituenean', azaldu dabe taldekideek.
Betiko estiloa baztertu barik, disko trankilagoa lortzea izan da oraingoan Betagarriren helburua. 'Ska-klub malenkoniatsuetako sentsazinoak gure barruko espazio animikoetan zabaltzen dira eta giroak atoan atrapauko gaitu', dinoe Elkar diskoetxeko iturriek, eurakaz atara baitabe diskoa.
Urtetik urtera publiko barriak bereganatzea lortu dau Betagarrik, mugak eta herrialdeak gaindituz. Denporearen joanean eskainitako ia mila kontzertuetan eta argitaratu dituan bederatzi diskoetan 'gero eta doinu freskoagoa lortzen dau, momentu guztietan ska mutsika gihartsua eta sentimentala eskainiz'. Oraingo lanean, ganera, 'taldekide guztien parte hartzea igarten da', azpimarratu dabe kideek.
Diskoa aurkezteko birea datorren astean hasiko da eta, ondoren, Europako zenbait lekutan be joteko amesa dabe.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!