Bob Dylanek gabon-kantak batzen dituan disko bat grabau dau

Bizkaie! 2009-08-11 11:22   Musikea

'Billboard' musika-aldizkariak baieztau dau Dylanen disko barria existiduten dala. Lanak jasoten dituan abesti batzuk 'Must be Santa' eta 'I'll be Home for Christmas' dira.

Bob Dylan gabon-kanten bilduma bat preparetan dago, 'Here comes Santa Claus' edota 'O Little Town of Bethlehem' lako kantakaz, musika arloko hainbat webgunetan agiri dan informazinoaren arabera.

Dylanen zalea dan Isis webgunean hasi ziran disko barriaren inguruko zurrumurruak. Ondoren jakinarazo eban abestiak Jackson Brownek Santa Monican (Kalifornia, AEB) dauen estudioan grabau zirala, pasa dan maiatzean. 'Togheter Through Life' Dylanen azken diskoan akordeoia jo eban Los Lobos taldeko David Hidalgo da grabazinoan parte hartu dauen musikarietako bat. 'Konpainia diskografikoak zuzendutako ekimena baino, Dylanen beraren proiektu pertsonal bat da', dinoe Isis webgunean.

'Billboard' musika-aldizkariak baieztau dau Dylanen disko barria existiduten dala. Lanak jasoten dituan beste abesti batzuk 'Must be Santa' eta 'I'll be Home for Christmas' dirala ganeratu dau.

Dylan -jatorri juduarrekoa- 'kristau birjaioa' da, eta 1979 eta 1981 artean gai erlijiosoko hiru disko plazaratu zituan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu