Barricada, Su ta Gar, Gatibu eta Oreka TX taldeak protagonista aurtengo Gernika-Lumoko jaietan
2009-07-28 11:26 MusikeaThe Riff Truckerseta Gatibu taldeen rock soinuek edegiko dabe abuztuaren 14an, 22:30ean hasita, Andra Mari eta San Roke jaien musika egitaraua Pasealekuan.
Barricada, Su ta Gar, Gatibu eta Oreka TX taldeek joko dabe, besteak beste, Gernika-Lumoko Andra Mari eta San Roke jaietan. Agendea, The Riff Truckers, Gozategi, Ingush eta Bertan Bera taldeek osotuko dabe.
The Riff Truckers eta Gatibu taldeen rock soinuek edegiko dabe abuztuaren 14an, 22:30ean hasita, Andra Mari eta San Roke jaien musika egitaraua Pasealekuan. Emonaldiaren ostean, Gozategi hirukotearen erritmoakaz amaituko da gaua.
Abuztuaren 15ean, Andra Mari eguna ospatuko da eta Ingush eta Barricada taldeek hartuko dabe Pasealekuko eszenatokia, 22:30etik aurrera. Euskal heavya abuztuaren 17an entzungo da Gernikan, Bertan Bera eta Su ta Gar taldeek eskainitako kontzertuetan. Emonaldia 22:30ean hasiko da Pasealekuan.
Trankilago ibili gura dabenek beeuren lekua izango dabe aurtengo jaietan. Abuztuaren 15ean, 22:00etatik aurrera, Lizeo Antzokian 'La Habana de noche' ikuskizun kubatarra egongo da. Sarrerak 15 euroan egongo dira salgai. Ordu erdi geroago, 22:30ean, Senegaleko ballet batek jaiei ikutu afrikarra emongo deutse.
Abuztuaren 16an -San Roke eguna-, Nafarroako jotek alaituko dute San Juan Ibarra ingurua, eta bitartean, Pasealekuan, Kop eta Luhartz taldeek erromeria eskainiko dabe. Oreka TX bikoteko txalapartariak San Roketxutxu egunean egongo dira Gernikan, abuztuaren 18an.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!