Ana Belenek ‘Anatomía’ disko barria aurkeztuko dau Bilbon
2008-01-15 13:53 MusikeaSei urte egon da Ana Belen diskorik kaleratu barik eta orain, barriz, ‘Anatomia’ izenburukoagaz dator. Disko horregaitik emakume batek egindako Pop Disko Onenaren sarirako izentau eben Grammyetan.
Manolo Kabezaboloren AEBtako bireari buruzko dokumentala aurkeztuko dabe gaur EHUko Leioako campusean
2008-01-10 11:31 MusikeaEuskal Herriko Unibersidadeak (EHU) antolaturiko ‘Punk 1977 + 30’ jardunaldiak amaituko dira gaur, hilak 10, ‘The Last Tres Tour’ dokumentalaren aurkezpen eta lehenengo emonaldi ofizialagaz (11:00etatik aurrera). Filmak Manolo Kabezabolok 2004an AEBtan egin eban birea jasoten dau.
Inoren Ero Ni eta Victim Chaos japoniarrak zuzenean
2008-01-09 13:43 MusikeaJaponiarrak Euskal Herrian izango dira euren lan barria Kaki Arkarazoren zuzendaritzapean grabetako Andoaingo Garate Studios-etan eta bidebatez, Inoren Ero Ni taldearen babesari eta lanari esker, kontzertuak emongo ditue batzuetan Inoren Ero Ni taldeagaz eta besteetan beste talde batzuekaz.
Errenteriako Txistularien Bandeak eta Kukai dantza taldeak Isidro Ansorena omenduko dabe Bilbon
2008-01-08 14:59 MusikeaEuskalduna Jauregian izango dan kontzertuan (20:00etan eta doban), Isidro Ansorena hernaniar musikariaren ibilbide artistikoari errepasoa egingo deutse, emonaldian interpretauko dituen bere 14 piezakaz.
Fangoriak Bilboko Santana 27 aretoan jo dau
2008-01-07 13:47 MusikeaFangoriak El extraño viaje disko barria aurkeztu dau Bizkaiko uriburuan. Alaskaren taldeak Santana 27 aretoan jo dau urtarrilaren 4an, 22:00etatik aurrera.
Elliot Murphyk Leioan, Bilbon eta Galdakaon joko dau urtarrilean
2008-01-04 10:24 Musikea1973. urtetik hona, Murphyk 29 disko argitaratu ditu eta kritikoek erantzun ezin hobea emon deutsee guztiei. Lehenengo ‘Aquashow’ diskotik 2007an argitaraturiko ‘Coming Home Again’ lanera heldu arte, Elliott Murphyk estilo jatorrari eutsi deutso.
REM taldeak apirilean argitaratuko dau disko barria
2008-01-04 10:02 MusikeaTaldeak 'Accelerate' izeneko lana Ameriketako Estadu Batuetan baino egun bat lehenago kaleratuko dau Europan. Diskoa Vancouver-en eta Dublinen grabau da, Jacknife Lee produktoreagaz.
EGOk Bilboko Euskalduna Jauregian amaituko dau neguko kontzertuen birea
2008-01-03 14:08 MusikeaEibarren abenduaren 22tik urtarrilaren 6ra bitartean egiten ari dan EGOren 22. lan-topaketen barruan dago neguko birea. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzatzen dau egitasmoa, BBK, Kutxa eta Vital Kutxaren gizarte-ekintzakaz alkarlanean.
‘Noise On Tour Pops 2008’ Bilbon zezeilaren 22an eta 23an
2008-01-03 10:57 MusikeaAmerican Music Club, Art Brut, Audience, Dynamo eta Borrokan taldeek parte hartuko dabe kontzertu promotoraren hirugarren urtemugea ospatzeko antolaturiko pop kutsuko jaialdian.
Asian Dub Foundation taldeak zabalduko dau Actual 2008 jaialdia
2008-01-02 13:21 MusikeaGaur hasi eta urtarrilaren 6ra arte Logroño izango da musikearen erdigune eta XVIII Actual Jaialdiari hasierea emoteko Asian Dub Foundation taldearen kontzertua izango da gaur, urtarrilak 2.
Errege bezpera indartsua Gernikan
2008-01-02 13:07 MusikeaDatorren urtarrilaren 5ean, errege bezperan, kontzertu ederra antolatu dabe Astran gaueko 20:00etatik aurrera; taula gainean, Effectus, Latzen eta Sharon Stoner izango dira.
Viñarock jaialdian 90 kontzertu baino gehiago izango dira
2007-12-27 14:25 MusikeaJaialdiaren XIII. edizinoa maiatzaren 1etik 3ra ospatuko da. Lekua, urtarrilaren 17an jakinarazoko dabe antolatzaileek. Barricada, Su Ta Gar, Amparanoia, Baron Rojo, Habeas Corpus, Hamlet, Huecco, Koma, Narco, Rosendo, 7 Notas 7 Colores eta Siniestro Total taldeak izango dira, besteak beste.
Azken Metal Hotsa
2007-12-27 11:35 MusikeaNabari taldean ibilitako bost kideak alkartu egin dira; Keko, Unai eta Mikel (kitarrak), Etxe (baxua eta ahotsa) eta Eneko (bateria). Hilebete batzuk darpez alkarregaz eta kanta barriak grabau ditue. Kanta barri horreek eta 2003an kaleratutako 'Metal Hotsa' maketea CD barri batean kaleratu ditue, euren azken zuzenekoa dala eta.
Lolitak Arriagako urteko azken kontzertua eskainiko dau
2007-12-27 10:08 Musikea'Sigue caminando' disko barria osotzen daben 11 kantak eskainiko ditu gaur, 20:00etatik aurrera, Bilboko Arriaga Antzokian. Bolero, son kubatar, jazz eta pop-rock estiloak jorratu ditu Lolitak lan barrian.
Sonny Rollinsek Gasteizko Jazzaldian joko dau, 2008ko garagarrilaren 18an
2007-12-21 14:40 MusikeaUrteko Musikaria eta Saxo Tenore Onena aukeratu dabe 2007an 'Down Beat' aldizkariko irakurleek, eta jazzaren barritzaile nagusietakoa izaten jarraitzen dau. 'The Village Voice' egunkariak ‘jazzaren azken hilezkorra’ bezela definidu dau, eta jazzaren urrezko garaitik bizirik irauten dauen bakanetakoa da.
Piperrak taldeak azken kontzertua grabauko dau
2007-12-20 11:42 MusikeaZortzi urteko isilunearen ostean, 2008ko urtarrilaren 19an emongo dau Piperrak talde nafarrak orain urtebete hasitako birearen azken kontzertua Durangoko Landako gunean. Kontzertu berezia izango da, izan be, CDa eta DVDa grabetea da asmoa.
The Police taldea izango da izarra 2008ko Bilbao BBK Live jaialdian
2007-12-19 14:43 MusikeaThe Police talde ingelesa izango da buru Bilbao BBK Live 2008 jaialdiaren lehenengo jardunaldian, garagarrilaren 4an. Jaialdia egun horretan hasi eta garagarrilaren 6an amaituko da, Kobetamendiko zelaietan. Sting buru dauen taldearen kontzerturako sarrerak bihar jarriko dira salgai, 72 euroan.
'Lau urtaroak' lana eskainiko dau EGOk bideo-klip erako kontzertu batean
2007-12-19 13:38 MusikeaEuskadiko Gazte Orkestrak hiru kontzertu emongo ditu EAEko uriburuetan Vivaldiren lanetan oinarritutako programearen barruan. Zaletu gehiago erakarteko asmoz, musika-bideoak egiteko erabili ohi dan eszenografia erabiliko dabe.
Bruce Springsteen Donostian zuzenean 2008ko garagarrilaren 15ean
2007-12-14 15:57 MusikeaSarrerak datorren abenduaren 21an, goizeko 10:00etatik aurrera jarriko dira salgai Tick Tack Ticket -en, telefonoz eta baita internet bidez be.
Antolatzaileek azaldu dabenez, sarrerek 75, 71 eta 61 euroko salneurria izango dabe. Gainera, personako gehienez 6 sarrera erosi ahal izango dira.
Ike Turner blues eta rock izarra hil da
2007-12-13 13:30 MusikeaTina Turner abeslariaren senar ohia eta blues eta rock musikearen aitzindaritzat hartzen dan artistea martitzenean hil zan Kalifornian, 76 urte zituala Thrill Entertainment Group konpainiak jakinarazo dauenez.
Barria barria be ez da,ezta?
Baina ona bai! Neure gustokue behintzet! eta aire barriak bai dakaz, tradizinoa eta oraingokoagoa...
»» Xiberoots, talde barria Baga-Bigan