Azken agurra Poparen Erregeari
2009-07-08 11:01 MusikeaMomentu gogoangarriak eta emozinoz betetakoak bizi izan ziran bart Los Angelesen, berbarako, Mariah Careyk eta Usherrek alkarregaz eskainitako 'I'll be there' kantuaren bertsinoa, Queen Latifah, Lionel Ritchie zein Booke Shieldsen berbak edota Jermaine Jackson, Michaelen anaiak 'Smile', Charlie Chaplinen 'Tiempos modernos' filmeko 'Smile' kantua abestu ebanekoa.
Michael Jackson hil eta 12 egun geroago, Los Angeleseko Staples Center, Los Angeles Lakers saskibaloi-taldearen estadioa txiki gelditu zan poparen erregeari azken agurra emoteko. Bertan hamazazpi mila lagunetik gora sartu ziran baina munduan zehar miloeka izan ziran omenaldi ekitaldia telebistaz zein Internet bidez jarraitu ebenak. Bi ordu lehenago, Michael Jackson lurperatu eben Forest Lawn kanposantuan, Hollywooden. Zeremonia hori pribatua izan zan. Kanposantu horretan dagoz lurperatuta, besteak beste, Bette Davis, Sammy Davis Jr., Humphrey Bogart eta Jean Harlow.
Omenaldi ekitaldian izan ziran, besteak beste, Ron Boyd (familiaren laguna), Kobe Bryant, Mariah Carey, Andrae Crouch Choir, Berry Gordy, Jennifer Hudson, Shaheen Jafargholi, Magic Johnson, Martin Luther King III, Bernice A. King, John Mayer, Lionel Richie, Smokey Robinson, Rev. Al Sharpton, Brooke Shields, Pastor Lucious Smith (familiaren laguna), Usher eta Stevie Wonder. Michael Jacksonen lagun min izandako Elizabeth Taylor, barriz, ez zan hurreratu, ekitaldia 'zirku hutsa' zalakoan.
Momentu gogoangarriak eta emozinoz betetakoak bizi izan ziran bart Los Angelesen, berbarako, Mariah Careyk eta Usherrek alkarregaz eskainitako 'I'll be there' kantuaren bertsinoa, Queen Latifah, Lionel Ritchie zein Booke Shieldsen berbak edota Jermaine Jackson, Michaelen anaiak 'Smile', Charlie Chaplinen 'Tiempos modernos' filmeko 'Smile' kantua abestu ebanekoa. Aurretik, Brooke Shieldsek jakinarazo eban 'Smile' kantua zala Michael Jacksonen faboritoa.
Era berean, sano hunkigarriak izan ziran Paris, Michael Jacksonen alabearen berbak eta omenaldi ekitaldiko artista guztiak eszenatokian zirala, 'We are the world' eta 'Heal the world' kantuak abestu eben momentua.
Bestalde, Los Angeles konderriko Auzitegi Gorenak John Branca abokatua eta John McClain produktore diskografikoa izentau ditu Michael Jacksonen herentziaren kudeatzaile, Poparen Erregeak bere testamentuan zehaztutakoaren arabera. Mitchell Beckloff epaileak ahozko saio batean emon eutsen atzo Jacksonek itxitako ondarearen gaineko legezko kontrola. 500 miloe bat eurokoa da ondare hori. Brancak eta McClainek Jacksonen aktiboak saltzeko edo inbertiduteko ahalmena izango dabe baina herentziaren azken hartzaileak artistearen ama, hiru seme-alabak eta ongintzazko erakundeak izango dira. Jakcson familiak dudak ei daukaz Brancaren kudeaketeari buruz eta epaileak ahozko beste saio bat jarri dau abuztuaren 13rako.
Artistearen seme-alaben, Prince I, Paris eta Prince IIren, zaintzari jagokonez, garagarrilaren 13an egingo da ahozko saioa. Artisteak umeak bere amagaz gelditzea nahi eban eta, ezin bazan, Diana Ross kantariaren esku, baina Deborah Rowek, bi nagusienen ama eta Jacksonen bigarren emazte izandakoak, zaintza bere esku gelditzea eskatu leike.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!