Depeche Mode kartelburu dala, gaur hasiko da Bilbao BBK Live Jaialdia

Bizkaie! 2009-07-09 11:18   Musikea

Gaur arratsaldean hasiko da Bilbao BBK Live'09 Jaialdia Kobetamendin. Kontzertuen eremura sartzeko arratsaldeko 16:00etan zabalduko ditue ateak eta lehenengo kontzertua ordu erdi geroago hasiko da. Aurtengo jaialdia zabaltzeko ohorea Lain talde gipuzkoarrarena izango da.

Gaur arratsaldean hasiko da Bilbao BBK Live'09 Jaialdia Kobetamendin. Kontzertuen eremura sartzeko arratsaldeko 16:00etan zabalduko ditue ateak eta lehenengo kontzertua ordu erdi geroago hasiko da. Aurtengo jaialdia zabaltzeko ohorea Lain talde gipuzkoarrarena izango da. Lain taldeak, igazko Gaztea Maketa lehiaketea irabazi eban eta sarietako bat izan zan Bilbao BBK Liven joteko konbita.

Arratsaldeko 17:00etan, lehenengo agertokian, barriz, New Yorkeko Motor taldeak joko dau eta techno eta indie erritmoak eskainiko ditu.

Bigarren agertokian, 17:40etan, The Gaslight Anthem, New Jerseyko talde rockeroak joko dau. Jarraian, 18:00etan, lehenengo eszenatokian, Vetusta Morla madrildarren txandea izango da; indie musikan moda-modako taldea eta pop rock erritmoakaz bazterrak astinduko dituana.

19:30tan, The Ting Tings taldeak joko dau eta ordubete geroago, barriz, Editors, indie estiloko taldeak.


Depeche Mode

Bilbao BBK Live Jaialdiko lehen eguneko izarra Britania Handitik datorren Depeche Mode talde elektronikoa izango da. Hasi barri daben 'Tour of The Universe' izeneko biran, geldialdia daukie gaur Bilbon. Valladoliden 15.000 lagunen aurrean jo ondoren datoz Bilbora. Musika elektronikoaren zaleek gaueko 22:30tan dabe hitzordua lehenengo agertokian.

Jaialdiko lehenengo egunean, doinu elektronikoak ekarriko dituan bigarren talde bat izango dogu, Basement Jaxx taldea. Felix Buxton eta Simon Ratcliffe DJek be, erritmo elektronikoak jarriko ditue Kobetamendiko bigarren agertokian, gaueko 00:15tan.

Barikuan eta zapatuan izango diran kontzertuetatik, ondokoak azpimarra daitekez: garagarrilaren 10ean, barikuan, Echo and the Bunnymen, Chris Cornell eta Supergrass eta zapatuan, garagarrilaren 11n, barriz, Placebo, Primal Scream eta Asian Dub Foundation.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu