Txekiako Points taldeak irabazi dau Getxoko 33. Jazzaldiko Talde Lehiaketako lehenengo saria
2009-07-07 12:52 MusikeaItaliako eta Danimarkako Vitale-Magatelli-Windfeld Trio izan da bigarren sariduna.
Bestalde, Lorenz Kellhuber izan da aurtengo jaialdiko bakarlari onena epaimahaiaren eretxiz. Kellhuber Tobias Meinhart Quartet taldeko piano-jotzailea da eta talde horrexek lortu dau Publikoaren Saria.
Txekiako Points taldeak irabazi dau Getxoko 33. Jazzaldiko Talde Lehiaketako lehenengo saria. Italiako eta Danimarkako Vitale-Magatelli-Windfeld Trio izan da bigarren sariduna.
Bestalde, Lorenz Kellhuber izan da aurtengo jaialdiko bakarlari onena epaimahaiaren eretxiz. Kellhuber Tobias Meinhart Quartet taldeko piano-jotzailea da eta talde horrexek lortu dau Publikoaren Saria.
Irabazleak
Pragako (Txekia) Jaroslav Jezek musika-eskolako ikasleek sortu eben Points, 2007ko udabarrian. Taldekide guztien konposizinoak batzen ditue errepertorioan eta baita hainbat standard be.
Vitale-Magatelli-Windfeld orain dala urte bi baino gehiago sortu eben udako ikastaro batzuetan eta taldekideak, genero desbardinetatik etorri arren, interespuntu berberak zituela konturatu ziran.
Sariak
Talde Lehiaketako lehenengo sariak 3.000 euroko diru-saria dauka eta, ganera, disko bat grabetako aukerea izango dabe. Bestalde, Belgikako Hoeilaart Jazzaldian eta Ibizako Jazzaldian parte hartuko dabe. Bigarren sariari 1.200 euro jagokoz. Bakarlari onenak 600 euroko diru-saria lortu dau eta publikoak saritutako taldeak garaikurra jaso dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!