Sarrera gehiago salgai Springsteenen Bilboko kontzerturako

Bizkaie! 2009-07-09 15:46   Musikea

Bruce Springsteenek & The E Street Bandek garagarrilaren 26an, domekan, 21:30etan, Bilbon emongo daben kontzertuaren ezaugarri teknikoak berraztertu ostean, antolatzaileek sarrera gehiago salgai jartea erabagi dabe Ticketmaster sarean.

Bruce Springsteenek & The E Street Bandek garagarrilaren 26an, domekan, 21:30etan, Bilbon emongo dauen kontzertuaren ezaugarri teknikoak berraztertu ostean, antolatzaileek sarrera gehiago salgai jartea erabagi dabe Ticketmaster sarean.

San Mames futbol zelaian emongo dabe hiru bat orduko kontzertua The Boss-ek eta E Street Bandek 'Working On A Dream' diskoko kantuak eta betiko abesti klasikoak zuzenean aurkezteko. Sarrerak aspaldi agortu ziran baina orain barriro sarrerak eskuratzeko aukerea dago. Sarrerak honezkero salgai dira Tick Tack Ticket sareko ohiko saltokietan, 902 15 00 25 telefonoan eta www.ticketmaster.es webgunean.

Harmailetako sarrerek (jesarrita) 74 euroko salneurria daukie eta pistako sarrerek, barriz, 65 eurokoa. Bakotxak sei sarrerea baino ezin izango ditu erosi.

Bruce Springsteen & The E Street Bandek joandako apirilaren 23an ekin eutsen bireari New Jerseyko Asbury Parken eta orain arte 50 kontzertutik gora emon ostean, Bilbon (Garagarrilak 26), Sevillan (Garagarrilak 28), Benidormen (Garagarrilak 30), Valladoliden (Abuztuak 1) eta Santiagon (Abuztuak 2) izango dira. 'Working On A Dream' birea AEBetan amaituko da New Jerseyko E. Rutherforden, Giants Stadiumean, irailaren amaieran eta urriaren hasieran emongo dituen bost kontzertuekaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu