Fitok irailaren 15ean kaleratuko dau disko barria

Bizkaie! 2009-07-07 11:48   Musikea

Hiru urtez lan barririk aurkeztu barik egon ostean, Fito Cabrales eta bere taldeak, Fito&Fitipaldis, Antes de que cuente diez lanagaz bueltauko dira. Garagarrilaren amaieratik aurrera diskoaren lehenengo single-a entzungai egongo dan arren, lan osoa entzuteko irailaren 15era arte itxaron beharko da.

Disko barriak hamar kanta izango ditu. 'Rock and roll' estiloari ohore egiteko helburuagaz, abesti instrumental bat sartu dabe lanean eta, bestalde, 'La Cabra Mecánica' taldea goraipatzeko 'Todo a cien' abestiaren bertsino bat be jaso dabe.

Fitogaz batera, orain arte legez, Javi Alzola saxoan, Joserra Senperena pianoan eta Hammondean eta Carlos Raya gitarreagaz datoz. Oraingoan, ganera, Pete 'The Attractions' Thomas bateria eta Andy Hess bajua be datoz eurekaz.

Fito Cabrales 90. hamarkadako rock uritarraren aitzindaria izan zan Patero y tú taldeagaz. Fito eta bere Fitipaldiek kaleratutako azken diskoagaz, Por la boca vive el pez, hamabost egunetan platino diskoa lortzeaz gain, Musika Sarien XI. Edizinoan Rock Album Onenaren eta Bira Onenaren Saria lortu zituan.

Azken birea, 2 son multitud izenekoa, Andres Calamaro argentinarragaz batera egin eben.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu