Euskal Herriko Gazte Orkesteak Sopelanako Udako Musika Zikloan joko dau

Bizkaie! 2009-07-15 10:41   Musikea
EGOren kontzretua garagarrilaren 28an izango da Urko Kiroldegian

Sopelanako Udako Musika Zikloa hurrengo garagarrilaren 27an hasi eta hilaren 30era arte izango da. Musika emonaldiak arratsaldeko 20:00etatik aurrera izango dira, San Pedro eleizan.

Sopelanako Udako Musika Zikloa hurrengo garagarrilaren 27an hasi eta hilaren 30era arte izango da. Musika emonaldiak arratsaldeko 20:00etatik aurrera izango dira, San Pedro eleizan. Salbuespen bakarra EGO-k, Euskal Herriko Gazte Orkesteak eskainiko dauena izango da. Kontzertu hori garagarrilaren 28an emongo dau, Larrabasterran, Urko Kiroldegian.

Pablo Naveranek (biolontxeloa) eta Alexander Kandelakik (Pianoa) osotutako bikoak jarriko dau abian aurtengo zikloa, hilaren 27an. Bigarren jardunaldian, garagarrilaren 28a, EGOren (Euskal Herriko Gazte Orkestea) txandea izango da. Kontzertua arratsaldeko 20:00etan hasiko da, Urko Kiroldegian. Euskadiko publikoak bere talentuaz gozetako aukerea izango dauen aldi bakarretakoa izango da, lau emonaldi eskainiko baititu bakarrik Eskoziara joan aurretik. Era berean, kontzertua emongo dau Gasteizko Principal Antzokian (garagarrilaren 26an), Bilboko Euskalduna Jauregian (garagarrilaren 27an) eta Donostiako Kursaalen (garagarrilaren 29an).

Sopelanako Musika Zikloagaz jarraituz, garagarrilaren 29an, Arantza Agirrek (Akordeoia) eta Ana Leonek (Klarinetea) interpretautako piezak entzuteko aukerea egongo da.Garagarrilaren 30ean, Musikene Flauta Taldearen txandea izango da. Amaitzeko, garagarrilaren 31n, Stefan Madruk (bibolina) eta Ana Monasteriok (Pianoa) emongo deutsie amaierea zikloari.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu