Rafael Sanz-Espert, Bilboko Udal Musika Bandako zuzendaria, Wasbeko zuzendaritza kontseiluko kide izentau dabe

Bizkaie! 2009-07-08 14:52   Musikea

Rafael Sanz-Espert (Llombai, Valencia, 1960) 1987tik da alkarte honetako kide. 2002tik Bilboko Musika Bandako Zuzendari Titularra danak, Valentzian, Parisen eta Rotterdam egin zituan ikasketak. Valentziako izen oneko banda batzuetako zuzendari titularra eta zuzendari artistikoa izan da eta 30 urtetan jarduera pedagogiko handia izan dau.

Bilboko Udal Musika Bandako Zuzendari Titularra, Rafael Sanz-Espert, World Association for Symphonic Bands and Ensembles (WASBE) alkarteko zuzendaritza kontseiluko kide izentau dabe Cincinnatin aste honetan egin dan kongresuan.

Alkarteko 1.200 kideek urte osoan egin daben aukeraketa prozesu luzearen ostean, kontseiluan sartzeko zortzi izenetatik Sanz-Espert izan da boto gehien lortu dituana eta ondorengo sei urteotan beteko dau kargua. Aste honetatik aurrera, Sanz-Espert WASBE Board of Directors alkartearen kontseiluko hamabi kideetako bat da, alkarte honen jarduera guztiak koordinatzen dituana, beka eta formazino trukeetarako baimenetatik hasi eta ikastaro eta kontzertuen antolakuntzararte.

Banda zuzendariak, konposatzaileak, instrumentistak, editoreak, musika hezitzaileak, musika tresnak egiten dituenak eta musika zaletuak dira WASBE osotzen dabenak. Airezko musika banda eta interpreteak hobetzeko interesa dauen persona guztientzat zabalik dagoan alkartea da, gobernuz kanpokoa eta etekin edo irabazi asmorik bakoa. Kidea izateko izena emotea besterik ez da behar jagokon herrialdeko alkartearen sekzinoan edo WASBE bertan. Bi urterik behin batzen da alkartea zuzendaritzea barriztetako eta urtero Chicagoko Midwest Clinic konferentzian, munduko musika banden biltzar handienean parte hartzen dau.

Rafael Sanz-Espert (Llombai, Valencia, 1960) 1987tik da alkarte honetako kide. 2002tik Bilboko Musika Bandako Zuzendari Titularra danak, Valentzian, Parisen eta Rotterdam egin zituan ikasketak. Valentziako izen oneko banda batzuetako zuzendari titularra eta zuzendari artistikoa izan da eta 30 urtetan jarduera pedagogiko handia izan dau. Sari garrantzitsuak be eskuratu ditu, besteak beste, 'Ciudad de Valencia' musika-bandentzako nazinoarteko lehiaketako ohorezko atalean, zenbait aitamen eta lehenengo saria. Gainera, zuzendaritza onenarentzako aparteko saria be irabazi eban. Valentzia Uriaren Urrezko Dominearen eta Arte Eder Kolektiboen Urrezko Dominearen jaube da. Gaur egun, Paraguayko Orkestra Nazional sinfonikoko Zuzendari Konbidatu Nagusia da eta Bilboko Udal Bandako zuzendari titularra.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu