BBK Live'09 Jaialdiak 52.663 bisitari erakarri ditu

Bizkaie! 2009-07-13 14:14   Musikea

Last Tour International erakunde antolatzailek balorazino positiboa egin dau, izan be, jaialdiaren hiru egunotan 52.663 zale hurreratu dira. Egunez egun: Depeche Mode kartelburu izan eban lehenengoan: 18.509 lagun; bigarren egunean: 16.198 eta hirugarrenean: 17.956.

BBK Live 2009 Jaialdiaren hirugarren eta azken egunean 17.956 lagun batu ziran. Zapatuko kartelean Placebo taldea zan izarra eta ez eben hutsik egin. Hirukote britainiarraren aurretik, besteak, beste, BBK Liven eszenatokitik igaro ziran Primal Scream, Asian Dub Foundation, Cycle edota Phenomenal Handclap Band. Fischerspooner taldearena izan zan zapatuko azken kontzertua eta ondoren Vodafone karpako Djek amaitutzat emon eben BBK Live'09 Jaialdiaren laugarren edizinoa.

Last Tour International erakunde antolatzailek balorazino positiboa egin dau, izan be, jaialdiaren hiru egunotan 52.663 zale hurreratu dira. Egunez egun: Depeche Mode kartelburu izan eban lehenengoan: 18.509 lagun; bigarren egunean: 16.198 eta hirugarrenean: 17.956.

Antolatzaileen esanetan, 'maila artistiko bikaina egon da aurten, jaialdian ez da jazoera edo istilu aitagarririk egon eta publikoak laugarren urtez jarraian erantzun deutso Bilbao BBK Live jaialdiari' azaldu dau Ibai Villapun jaialdiko arduradunak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu