Aurrekoetan baino rock melodikoagoa landu dau Celsius 32 taldeak disko barrian

Bizkaie! 2009-05-21 14:58   Musikea

Aurreko diskoan baino rock ikutu handiagoa daukan soinuari ahots landuagoa ganeratu deutso Celsius 32 taldeak 'Viento a favor' izeneko bigarren diskoan. Rock melodikoak, tekladuek eta piano ikutuek emoten deutsen soinu berezgarria daukie diskoa osotzen daben hamabi kantek.

Aurreko diskoan baino rock ikutu handiagoa daukan soinuari ahots landuagoa ganeratu deutso Celsius 32 taldeak 'Viento a favor' izeneko bigarren diskoan.

David Gandarak (ahotsa eta gitarrea), Samuel Cerratok (tekladuak), Igor Almagiak (bateria), Aritza Segurolak (bajua) eta Igor Falconek (gitarrea) beste behin be Kike Moraren produkzinoa hautatu dabe, lehenengo diskoagaz, 'Alas', egin eben legez. Diskoa Burgoseko 'Fragment Records' diskoetxearen zigilupean atara dabe.

Rock melodikoak, tekladuek eta piano ikutuek emoten deutsen soinu berezgarria daukie diskoa osotzen daben hamabi kantek. Gitarren sendotasunaren agindupean, Celsius 32 taldearen estiloa finkatzen da 'Onda en expansión' edota 'Sirenas' izenburuko kantatan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu