Bilboko Udal Musika Bandeak Ruperto Chapí omenduko dau

Bizkaie! 2009-05-22 11:32   Musikea

Udal Musika Bandearen Udabarriko Kontzertu Zikloaren bigarren saioa gaur, maiatzak 22, izango da Areatzako Kioskoan. Arratsaldeko 19:30etan hasiko dan kontzertua, Bandaren zuzendari titularrak zuzenduko dau, Rafael Sanz-Espert jn.ak.

Udal Musika Bandearen Udabarriko Kontzertu Zikloaren bigarren saioa gaur, maiatzak 22, izango da Areatzako Kioskoan. Arratsaldeko 19:30etan hasiko dan kontzertua, Bandaren zuzendari titularrak zuzenduko dau, Rafael Sanz-Espert jn.ak eta zenbait zarzuela ezagunen egilea dan Ruperto Chapí Alikanteko musikariaren konposaketei arreta berezia jarriko deutso haren heriotzearen ehungarren urteurrena dala eta.

Lehengo atalean, Chapí izango da protagonista, izan be, bere obren interpretazinoak izango dira nagusi: ‘El tambor de granaderos’ pasodoblea eta obertura, ‘La corte de Granada’ serenata eta azkena eta ‘La revoltosa’–ren sarrerea. Bigarren atalean, Bernabé Sanchísen pasodoblea ‘Haro, capital del Rioja’; Gustav Holsten ‘Suite nº1’ eta James L. Hosayren Persis’ aukeratu ditu Sanz-Espert zuzendariak.

Rafael Sanz-Espertek (Llombai, Balentzia, 1960), Balentzian, Parisen eta Rotterdamen egin zituan ikasketa eta trebakuntza musikala. Eskuratu dituan sarien artean azpimarragarrienak Balentzian eskuratutako hiru ohorezkoak dira (1987, 1996 eta 1997 urteak); ‘Villa de Leganés’ (Madrid, 1998) Banden Lehiaketearen atal bereziko lehenengo saria Alcudiana Filarmonikeagaz eta, 2001eko Balentziako Nazinoarteko Banden Lehiaketan Lira Carcaixentinagaz irabazitako lehenengo saria eta ohorezko izentapena. Balentzia Uriko Urrezko Dominaren jaube da, baita Arte Eder Kolektiboen Urrezko dominarena be.

Bilboko Udal Musika Bandea BilbaoMusika, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren menpeko organismo autonomoaren menpekoa da eta Musika Eskola eta Txistularien Banda kudeaketearen arduraduna da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu