Xabier de Felipe bibolin-jole bilbotarrak 'Jóvenes Intérpretes' sariketea irabazi dau
2009-05-29 15:16 MusikeaLogroñon egin dan 'Jóvenes Intérpretes' sariketan, 21 urteko Xabier de Felipe bibolin-jole bilbotarrak lehenengo saria irabazi dau. Bigarren, Ruben Ramiro 25 urteko Valladolideko pianistea izan da eta, hirugarrena, ex aequo, Isabel Cachón Santanderreko bibolin-jolea (Espainiako Gazte Orkestrako Kontzertino ohia) eta Blanca López, Madrilleko cellistea.
Logroñon egin dan 'Jóvenes Intérpretes' sariketan, 21 urteko Xabier de Felipe bibolin-jole bilbotarrak lehenengo saria irabazi dau. Bigarren, Ruben Ramiro 25 urteko Valladolideko pianistea izan da eta, hirugarrena, ex aequo, Isabel Cachón Santanderreko bibolin-jolea (Espainiako Gazte Orkestrako Kontzertino ohia) eta Blanca López, Madrilleko cellistea.
Orain dala gitxi, Xabier de Felipek solista moduan emon eban bere lehenengo kontzertua, Sociedad Bilbainaren Musika Aretoan, Irini Gaitani pianista grekoak lagundurik. Ekitaldiak oso harrera ona izan eban publikoaren aldetik. Musikari gaztea Euskal Herriko Gazte Orkestrako kidea eta Musikene Orkestra Sinfonikoko kidea da. Ganera, Schleswig-Holstein Gazte Orkestra Internazionaleko partaidea be bada 2007-2008 denporaltiaz geroztik. Orkestra horregaz Alemanian, Errusian, Armenian, Lituanian, Brasilen eta Hungarian jo izan dau, Christoph Eschenbach, Iván Fischer, Zoltán Kocsis eta Christopher Hogwood zuzendarien gidaritzapean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!