Capsula eta We Are Standard taldeek Austingo (AEB) South by Southwest musikaldian parte hartuko dabe martian

Bizkaie! 2009-02-27 10:54   Musikea

Capsula eta We are Standard talde bizkaitarrak Austingo (Texas, AEB) South by Southwest nazinoarteko musika jaialdian izango dira 'Sounds from Spain' egitasmoaren eskutik. Sektoreko 12.000tik gora profesional alkartzen dituan ekimena martiaren 18tik 22ra bitartean izango da.

Capsula Bilbon sortutako hirukotea da, bi buenosairestarrek eta bilbotar batek osotua. Laster kaleratuko dabe bigarren diskoa, 'Rising Mountains' izenburukoa, eta igaz be parte hartu eben Austingo jaialdian.

We are Standard talde getxotarrak Demo egitasmoaren saria irabazi eban 2005eko Benicassimgo jaialdian, eta hurrengo urtean Bilbo Hiria Saria. Rock dantzagarriaren eredu, Rapture taldegaz konparau izan dabe adituek. Getxotarrak bigarren diskoa defendiduten dabilz zuzenekoetan. Gaur, zezeilak 27, Iruñean, Barañainen joko dabe Electropop jaialdian eta gure inguruetan, hurrengo hitzordua, apirilaren 8an izango da Gasteizeko Jimmy Jazz aretoan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu