'Gu Gira' diskoaren harian, sasoi bateko kantak gogoratzeko kontzertua antolatu dabe

Bizkaie! 2009-03-12 17:08   Musikea

Igaz Radio Euskadiren eskutik argitaratutu zan 'Gu Gira' kanta bildumearen harian, apirilaren 5ean, Donostiako Kursaal Auditorioan, kantaldi 'historiko eta kuttuna' antolatu dau Kursaal Fundazinoak. besteak beste, Antton Valverde, Gorka Knörr, Urko, Gontzal Mendibil, Iñaki Eizmendi, Urbil & Txomin Artola, Mixel Ducau (Errobi) eta Niko Etxart han egongo dira.

Igaz Radio Euskadiren eskutik argitaratutu zan 'Gu Gira' kanta bildumearen harian, apirilaren 5ean, Donostiako Kursaal Auditorioan, kantaldi 'historiko eta kuttuna' antolatu dau Kursaal Fundazinoak -Radio Euskadi eta Elkarren laguntzinoagaz- eta bertan batuko dira, besteak beste, Antton Valverde, Gorka Knörr, Urko, Gontzal Mendibil, Iñaki Eizmendi, Urbil & Txomin Artola, Mixel Ducau (Errobi) eta Niko Etxart.

Egun horretako ikuskizuna berezia izango da, kantei eta kantariei esker 1970eko hamarkadako urteen mamia laburbilduko da. 'Sasoi bateko musikearen indarra da, beraz, aparteko ekitaldi honen oinarria', azpimarratu dabe antolatzaileek.

Kanten bidez, 'gomuten kutxa' zabalduko dala eta urte hareek gogoratuz 'orduko sentipenak eta sentsazino bizigarriak gaurkora' ekarriko dirala adierazo dabe. 'Gu Gira' kantaldiaren helburua euskal nortasunaren berpizkundearen inguruko urteak gogora ekartea da, orduko euskal gizartearen eta euskaltzalearen taupadak, ardurak eta aldarrikapenak barriro kontetea orduko hainbat kanta adierazgarriren bidez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu