Getxoko Jazzaldiaren talde lehiaketako parte hartzaileak aukeratu ditue
2009-03-17 13:09 MusikeaAurten 53 taldek parte hartu dabe lehenengo fasean eta, horreen artean, honako lau honeek aukeratu ditu epaimahaiak: Tobias Meinhart Quartet (Suitza), Vitale-Magatelli-Winfield Trio (Italia-Danimarka), Points (Txekiar Errepublika) eta Biotone (Polonia). Aukeratutako taldeek garagarrilaren 1etik 4ra bitartean joko dabe Getxon lehiaketako lehenengo saria eskuratzeko.
Honezkero, aukeratu ditue Getxoko 33. Jazzaldiaren Talde Lehiaketan parte hartuko daben taldeak. Aurten 53 taldek parte hartu dabe lehenengo fasean eta, horreen artean, honako lau honeek aukeratu ditu epaimahaiak: Tobias Meinhart Quartet (Suitza), Vitale Magatelli Winfield Trio (Italia-Danimarka), Points (Txekiar Errepublika) eta Biotone (Polonia). Aukeratutako taldeek garagarrilaren 1etik 4ra bitartean joko dabe Getxon lehiaketako lehenengo saria eskuratzeko.
Oraingo honetan, Europako 14 herritako hainbat taldek parte hartu dabe. Espainiak, Alemaniak, Frantziak eta Suitzak aurkeztu dabe talde kopururik handiena, Suediaren, Holandaren, Poloniaren eta Norvegiaren aurretik, besteak beste. Ohikoa danez, hautatutako lau finalistek esku-dirua jasoko dabe, 1.000 eta 2.000 euro artekoa, kontzeptu guztiak barne (bidaia, egile-eskubideak...); egonaldia be antolatzaileen esku egongo da.
Sariak
Finalistek jaialdiaren lehenengo lau egunetan parte hartuko dabe, hurrenez hurren, eta irabazleak barriro joko dau azken egunean. Sariei jagokenez, 3.000 euro jasoko ditue irabazleek eta disko bat grabauko jake zuzenean. Bigarren sariari 1.200 euro jagokoz eta, azkenik, bakarlaririk onenak 600 euro irabaziko ditu. Sariez gan, irabazleek Hoeilaarteko (Belgika) eta Ibizako jazzaldietan parte hartuko dabe, Getxo Jazzek horreekaz daukazan akordioei esker.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!