Thin Lizzy eta Suicidal Tendencies be Kobetasonik jaialdian izango dira

Bizkaie! 2009-03-24 16:36   Musikea

Datorren bagilaren 19an eta 20an, Bilbon ospatuko dan KobetaSonik jaialdirako baieztatu dituen azken lau taldeak Thin Lizzy, Suicidal Tendencies, Cathedral eta Hot Leg dira.

Astiro-astiro joan jakuz musika taldeen izenak baieztatzen baina honezkero badakigu datorren bagilaren 19an eta 20an Bilbon ospatuko dan KobetaSonik jaialdian parte hartuko daben musika talde guztiak zeintzuk izango diran. Azken lau taldeak baieztatu ditue egunotan; garrantzitsuenak Thin Lizzy irlandarrak dira; 60ko hamarkadearen amaieran sortutako taldea hard rock melodikoaren aitzindaria da. Iron Maiden edo Judas Priest lako heavy metal talde ezagunetan eragin handia izan dabe. Kobetasonik Jaialdiko kartel buruak izango dira.

Estadu Batuetako Suicidal Tendencies taldeak be parte hartuko dau jaialdian. Metal estiloaren barruko Crossover thrash musikearen aitzindariak izan ziran 80ko hamarkadan eta orain Metallica taldeko kidea dan Robert Trujilloren lehenengo taldea izan zan.

Cathedral ingelesak be Bilbon izango dira. 1990ean sortutako taldea doom metalaren sortzaileak izan zan, Lee Dorrian buru ebala.

Azkenik, Hot Leg taldearen presentzia baieztatu dabe antolatzaileek. Justin Hawkinsen, The Darness hard rock taldeko liderra zanaren banda barria da.

Lau talde barri honeekaz kartela osotuta dago. Marilyn Manson, Jorney eta Machine Head izango dira barikuko bandarik garrantzitsuenak. Zapatuan, Mötley Crue, Dream Theater eta In Flames izango dira kartel buru. Kontuak kontu, 85 euroko bono-eskaintzea amaitu ondoren, orain salgai dagozan sarrerak 95 eurokoak dira (gastuak aparte). Eguneko sarrerak be salgai dagoz: 50 euro + gastuak.

Oraindino martxan dago 10 euroko deskontua daben txartelen eskaintzea. BBK 26 eta BBK 26 + txartelakaz erosten diran lehenengo 500 sarrerek izango dabe deskontua.


KobetaSonik'09. Egitaraua

Barikua, bagilak 19:

Marilyn Manson
Journey
Machine Head
Trivium
Cradel of Filth
Suicidal Tendencies
Cathedral
Hot Leg
Devildriver
Gojira
Crucified Barbara
Idi Bihotz

Zapatua, bagilak 20:

Mötley Crue
Dream Theater
In Flames
Thin Lizzy
Anthrax
Pap Roach
Buckcherry
Dragonforce
Hatebreed
God Forbid
Lauren Harris
Ekon

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu