Buzzcocks punk talde ingelesa Bilboko Kafe Antzokian izango da eguenean

Bizkaie! 2009-03-02 14:49   Musikea

Manchesterreko laukotea 1977ko punk mobimentuaren talde garrantzitsuenetako bat izateaz gan, ondoren sortu ziran talde ugariren eragin nabarmena be bada. Bilboko kontzertua 'Another Bites' izeneko birearen barrukoa da.

Buzzcockspunk talde ingelesa Bilboko Kafe Antzokian izango da eguenean 'Another Bites' birako kontzertu bat eskaintzeko. Emonaldia 21:30ean hasiko da, The Cute Leppers talde estatubaduarragaz, eta ostean joko dabe ingelesek.

Manchesterreko laukotea 1977ko punk mobimentuaren talde garrantzitsuenetako bat izateaz gan, ondoren sortu ziran talde ugariren eragin nabarmena be bada.

Sex Pistolsen energian oinarritu arren, mezu politikoak aireratu beharrean, melodia zehatzak eta batez be pop ikutukoak interpretau ditue, gitarra zorrotzen soinuaren bitartez. Oraingoan, 'Another Mucis in Different Kitchen' eta 'Love Bites' izenburuko lehenengo bi diskoen berrargitalpena dala eta, Buzzcocks 'Another Bites' izeneko biran murgildu da. Aitaturiko bi diskoetako kanta guztiak joko ditue bira honetako kontzertuetan, taldearen beste klasiko batzukaz batera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu