Bilboko Udalak zozketa bidez banatuko ditu AC/DC taldearen BECeko kontzerturako dituan 70 gonbidapenak

Bizkaie! 2009-03-11 14:33   Musikea

Bilboko Udalak 70 gonbidapen zozketatuko ditu AC/DC rock talde australiar mitikoak datorren apirilaren 4an BECeko Bizkaia Arena pabiloian emongo dauen kontzertura joateko. Lagun bakotxeko bina sarrera banatuko dira, danetara 35 lagunek saria jasoko dabelarik.

Bilboko Udalak 70 gonbidapen zozketatuko ditu AC/DC rock talde australiar mitikoak datorren apirilaren 4an BECeko Bizkaia Arena pabiloian emongo dauen kontzertura joateko. Lagun bakotxeko bina sarrera banatuko dira, danetara 35 lagunek saria jasoko dabelarik.

Zozketea martiaren 23an egingo da eta bertan parte hartzeko nahikoa izango da Bilbon erroldatua egotea, 16 urte edo gehiago izatea eta Udalaren webgunean (www.bilbao.net) izena emoteko dagoan formularioa betetea. Aitatu formulario horretan honako datuak emon beharko dira: izen-abizenak, jaiotze-data, nortasun agiriaren zenbakia eta telefono zenbakia.

Webgunean izena emoteko epea bariku honetan (hilak 13) hasi eta datorren astelehenean amaituko da, biak barne. Ondoren, aurkeztutako eskariak aztertu eta Bilbon erroldatuta ez dagozanenak eta 16 urtetik beherakoenak bertan behera itxiko dira.

Zozketea egin eta gero -hilaren 23an, 12:00etan, Bilboko Udalaren prentsa aretoan, notario aurrean-, saritutako 35 lagunei telefono bidez jakinarazoko jake euren gonbidapenak jasotera joan daitezan.

Horrezaz gan, parte hartu daben guztiek sarituak izan diran ikuskatzeko aukerea izango dabe Udalaren webgunean; horretarako, beharrezkoa izango da norberaren nortasun agiriaren zenbakia sartzea.

Gonbidapenak martiaren 24an, 25ean, 26an eta 27an jaso ahal izango dira Zazpi Kaleetako Udaltegian (Boltsa Eraikina-Yohn Jauregia). Saritutakoek nortasun agiria erakutsi beharko dabe gonbidapenak jasoterakoan. Zazpi Kaleetako Udaltegiaren ordutegia 9:00etatik 21:00etara bitartekoa da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu