Zaramak Bermeo, Bilbo, Atarrabia eta Gasteiz bisitauko ditu birearen lehenengo zatian

Bizkaie! 2009-03-11 13:28   Musikea

Apirilaren 18an ekingo deutse kontzertuei Roberto Mosoren taldeak Bermeoko Kafe Antzokian; 30ean Bilboko Kafe Antzokian; maiatzaren 16an Atarrabiako Indurain Anaiak pabilioian eta 22an, barriz, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

Zarama taldeak egingo dauen bira 'birziklatua'-ren lehen kontzertuak iragarri ditu honezkero. Lehenengo lau zuzenekoak bereziak izango dirala autortu dau taldeak eta Bermeo, Bilbo, Atarrabia eta Gasteiz aukeratu ditue horretarako. Apirilaren 18an ekingo deutse kontzertuei Roberto Mosoren taldeak Bermeoko Kafe Antzokian; 30ean Bilboko Kafe Antzokian; maiatzaren 16an Atarrabiako Indurain Anaiak pabilioian eta 22an, barriz, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

Santurtziarrak, taldea itxi eta 15 urtera, euren publikoagaz alkartuko dira barriro be lau kontzertu berezi horreetan eta, ondorengo hilebeteetan, Euskal Herriko hainbat lekutara ailegauko dira.

Zarama rock & roll euskaldunean talde aitzindaria izan zan. Zazpi disko argitaratu zituen 1977 eta 1994 bitartean, hainbat kontzertu emon eta belaunaldi oso bat euren abestiakaz markau eben, atzetik etorri ziren talde askori ateak edegiz.

Bestalde, taldeak jakinarazo dau Myspacen profil bat martxan jarri dauela. Bertan, biran sortuko diran albiste guztien barri emongo dabe. Informazino guztia, baita, www.ltinews.net webgunean topauko dogu.


Zaramaren jatorrizko kideak

Roberto Moso: ahotsa
Tontxu Tabares: gitarra
Javi (Xabier Alvarez): baxua
Ernesto Álava: bateria
Joseba Lafuente: teklatuak


Zarama Birziklatuaren birea (hasierea)

Zapatua, apirilak 18, 22:00
BERMEO Kafe Antzokia
14/16 euro
Sarreren salmentea: Tick Tack Ticket, 902 15 00 25, Fnac, Carrefour, Bermeoko Kafe Antzokia

Barikua, apirilak 30, 22:00
BILBO Kafe Antzokia
14/16 euro
Sarreren salmentea: Tick Tack Ticket, 902 15 00 25, Fnac, Carrefour, Bilboko Kafe Antzokia

Zapatua, maiatzak 16
ATARRABIA (Nafarroa) Indurain anaiak Pabilioia
+ KAOTIKO
+ GOSE
+ KOP

Barikua, maiatzak 22, 21:30
VITORIA-GASTEIZ Jimmy Jazz
14/16 euro
Sarreren salmentea: Tick Tack Ticket, 902 15 00 25, Fnac, Carrefour, Zuloa Irudia, Electra Store, Flash Flash

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu