Benito Lertxundiren 'Mirotzak' kantuak irabazi dau Espainiako Musika Saria
2009-02-27 12:00 MusikeaFermin Muguruzaren 'Balazalak eta Gose taldearen '16 eskailera' ziran beste bi finalistak Lertxundiren kantuagaz batera. Aitagarria Benito Lertxundik sari hau irabazten dauen lehenengo aldia dala.
Benito Lertxundik (Orio, 1942) 'Itsas ulu zolia' (Elkar, 2008) diskora batutako 'Mirotzak' kantuak irabazi dau Espainiako Musika Saria, euskerazko kantuaren atalean. Lertxundik Orioko arraun giroko lagunei eskaini eutsen 'Mirotzak' abestia
Fermin Muguruzaren 'Balazalak eta Gose taldearen '16 eskailera' ziran beste bi finalistak Lertxundiren kantuagaz batera. Aitagarria Benito Lertxundik sari hau irabazten dauen lehenengo aldia dala.
Amaralen 'Gato Negro Dragón Rojo' diskoak eta Nena Daconteren 'Tenia tanto que darte' abestiak jaso ditue Disko eta Abesti Onenaren Espainiako Musikaren Sariak.
Edozelan be, XIII. edizino honetako irabazle nagusia Vetusta Morla seikote madrildarra izan da, hiru izentapenetik hiru eskuratuta.
Rock Album Onenaren sarirako izendatuen artean Fito Cabrales abeslari bilbotarra egoan, baina, M Clan taldeak aurrea hartu deutso. Gauza bera pasau da Sidecar taldeak irabazi dauen Rock Alternatiboaren sariagaz, We Are Standard talde bizkaitarra esku-hutsik itzuli dalako etxera.
Kontuak kontu, Musika Sariak banatzeko ekitaldia martiaren 12an izango da Badajozen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!