Adierazpen artistikoa musikearen bitartez garatzeko 'Opor Musikalak' egingo dira Getxon
2009-05-20 17:54 MusikeaGetxoko Andres Isasi Musika Eskoleak 'Opor Musikalak' eskainiko ditu garagarrilaren 6tik 17ra bitartean, 4 eta 12 urte bitarteko ikasleek norberaren adierazpen artistikoa musikearen bitartez garatzeko helburuagaz. Izena emoteko epea bagilaren 12ra arte dago zabalik.
Getxoko Andres Isasi Musika Eskoleak 'Opor Musikalak' eskainiko ditu garagarrilaren 6tik 17ra bitartean, 4 eta 12 urte bitarteko ikasleek norberaren adierazpen artistikoa musikearen bitartez garatzeko helburuagaz. Irakasleek jolasak, antzezpenak, abestiak edo jantza bereziak eskainiko ditue musikearen mundua eta arte eszenikoak gazteei hurreratzeko, modu atseginean eta dibertigarrian.
Koldo Iturbe Getxoko Udaleko Kultura zinegotziak adierazo dauenez, ekimenak euskeraz eta gaztelaniaz izango dira, astelehenetik barikura, 9:30etik 13:30era arte.
Bestalde, Andres Isasi Udal Musika Eskolako ordezkari Ane Pereirak gogoratu dau, besteak beste, soinketa eta adierazpena, jantzak eta koreografiak, ahotsa eta talde kantua landuko dirala, modu ludikoan. 'Arte eszenikoen heziketa entretenigarria izango da', ganeratu dau.
Musika Eskoleak ehun bat gune eskainiko ditu eta umeek gehienez 15 lagunez osotutako taldeetan egingo dabe lan. Hamabostaldiaren prezioa 115 eurokoa da (anai-arrebei deskontua egingo jake). Izena emoteko epea bagilaren 12ra arte dago zabalik eta, izen-emote orriagaz batera, ordainagiria, Osakidetzako txartela eta argazki bat aurkeztu behar dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!