Energiaz beterik eta jantzarako musikeagaz dator Mamba Beat

Bizkaie! 2009-05-14 11:41   Musikea

Euren estiloa house-funk fusino legez definiduten dabe, 'Acid-jazzaren anaia gazte energikoa, bertsino gaurkotua'. Zehatzago esateko: elektro-house-funk-acid-jazz-latin-disco-ethnic-drum&bass. Taldeak bigarren diskoa aurkeztu barri dau: 'Energia'.

Mamba Beat 2006an sortu zan Bilbon, Mikel Piris, Miguel Comas, Rafa Aceves, Igor Imaz, Andeka Marina eta Ibon San Vicente taldekideen eskutik. Orain, 'Energia' izeneko disko barriagaz, bigarrena, jatorkuz, jantzarako musikea lotsa barik eskainiz. Euren estiloa house-funk fusino legez definiduten dabe, 'Acid-jazzaren anaia gazte energikoa, bertsino gaurkotua'. Zehatzago esateko: elektro-house-funk-acid-jazz-latin-disco- ethnic-drum&bass. Diskoa Baga-biga diskoetxeagaz atara dabe.

'Fusinoa egiten dogu, jantzarako musika desbardinak batzen dituan fusino-musikea',dinoe taldekideek. 'Arimea energiaz indartzeko errezetariko onenetarikoa jantzan egitea dala uste dogu eta, horregaitik, gure zuzenekoak errito terapeutikoak izan daitezela topetan dogu'.

'Energia' lana Bombojazz eta Euridia estudioetan grabau eta produzidu dabe, 2009ko urtarrila eta apirila bitartean. Nahasketea eta masterizazinoa Ibon Larruzea soinu-injineruak egin dau Euridia estudioetan. Diskoan, hainbat kolaboratzailek parte hartu dabe: Gari Badiolak (Ska-P) tronboiagaz, Txema Aspiltzek gitarreagaz, Virginia de la Casak (Ortophonk) 'Energia xurgatzen', 'Flight the mad' eta 'Mambadanz 79' abestietan ahotsa sartuz, Raul Lomasek, Angel Fernandezek...

Euskerea, gaztelania eta ingelesa buztartzen ditue diskoa osotzen daben hamar kantatan eta euren musika ausartagaz bide barriak zabaldu ditue euskal musikagintzean.

Mamba Beat, zapatuan -maiatzak 16-, 21:00etan, Bilboko Kafe Antzokian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu