Chopper-Bar 'Start' rock bilduma barria
2009-05-18 11:59 MusikeaSorrerearen lehenengo urteurrena ospatzeko, bagilaren 5ean Chopper-bar tabernak disko bat kaleratuko dau, 16 kantuz osoturiko bilduma rockeroa. Horreen artean, kantu ezezagun batzuk egongo dira, diskorako berenberegi sortuak, eta beste zenbait kantu mitiko.
Sorrerearen lehenengo urteurrena ospatzeko, bagilaren 5ean Chopper-Bar taberneak disko bat kaleratuko dau, 16 kantuz osoturiko bilduma rockeroa. Horreen artean, kantu ezezagun batzuk egongo dira, diskorako berenberegi sortuak, eta beste zenbait kantu mitiko, besteak beste, Burning taldearen '¿Qué hace una chica como tú en un lugar como éste?' ezagunaren bertsino akustikoa.
Talde barriak aurkezten deuskuz bilduma honek, musikearen ibilbidean hasi barriak; beste batzuk, ostera, ibilbide luzea eginda dagoz. Kantu barriak sortzeko bi laguntzaile bikain izan ditue lan teknikorako, Iker Lauroba eta Victor Sánchez; azken horrek nahasketak egin ditu Añorghettoko estudioetan, apirilean zehar.
Chopper-Bar 'Start'. Barri-barriak
UKBILL (abesti barria), LAUROBA (abesti barria), SURFINKAOS, LOLAS CLUB, TXOLOTÖHEADS (abesti barria), ANÓNIMOS, HIRA (abesti barria), AESIR, LEIZE, ASGARTH, SOL LAGARTO, MALA COSTUMBRE, 33CL, BURNING eta THE CHOPPER BAND (2 abesti barri).
Chopper-Bar 'Start'
01. THE CHOPPER BAND 'Chopper-bar' 4:21
02. UK.BILL 'Ziztu bizian' 3:03
03. MALA COSTUMBRE 'Quisiera ser aire' 4:35
04. HIRA 'Errepidean' 3:52
05. SOL LAGARTO 'El circo' 4:09
06. LAUROBA 'Azkena balitz bezela' 3:06
07. LOLAS CLUB 'Es sólo Rock & Roll' 5:04
08. SURFINKAOS 'Gaueko erreginak' 4:40
09. BURNING '¿Qué hace una chica como tú en un sitio como éste?' 3:35
10. ANÓNIMOS 'Triste destino' 3:34
11. TXORLITÖHEAD 'En manos del azar' 3:12
12. 33CL 'Seguir al frente' 2:40
13. AESIR 'Nocturno' 4:07
14. LEIZE 'Abandonado' 4:54
15. ASGARTH 'Zeren beldur?' 3:26
16. THE CHOPPER BAND 'Algo de buen Rock & Roll' 4:22
Chopper Bar
2008ko bagilaren 5ean zabaldu zituan bere ateak motozaleentzako topagune izan nahi dauen taberna honek, Donostiako Amara auzoan (Arco merkatalgunearen atzean). Chopper motorrak gustuko dabenentzako pentsauta dago; era berean, inportazinoko garagardaoak eta jateko eskaintza erakargarria dagoz bertan. Baina sukaldea eta terraza ez eze (oso txoko preziatua uda garaian), nabarmentzekoa da musikan jarten daben ardurea: bluesa, folka, jazza, heavya, metala, popa...eta, guztiaren gainetik, Rock&Rolla.
The Chopper Band, 'Chopper-bar Start' disko honetarako asmautako taldea da; Unai Arana izan da proiektuaren sustatzailea. Ander Cañasek eta Manex Etxeberriak sortu ditue bildumearen hasierako eta amaierako kantuak: 'Chopper-bar' eta 'Algo de buen rock&roll'. Abestiok grabetako hainbat musikariren laguntzinoa izan dabe, eta Iker Lauroba izan dabe teknikari Añorghettoko estudioetan.
The Chopper Band taldeko kideak: Yolanda Riobo (ahotsa), Jon F. Lolas (ahotsa), Ander Cañas (gitarrak), Manex Etxeberria (baxuak), Unai Korral (bateria), Alex Lobato (bateria) eta Antonio Lizana (saxoa).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!