Bilbainaden lehiaketean izena emoteko epea bagilaren 30era arte egongo da zabalik
2009-05-20 15:24 MusikeaBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Bilbainaden XXI. Lehiaketea antolatu dau eta 5.300 eurotik gorako diru-kopurua banatuko dau sari legez. Lehiaketearen helburuak jai-giroa eta Bilboren eta bertako ohituren ganeko kanta herrikoak mantentzea dira.
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Bilbainaden XXI. Lehiaketea antolatu dau eta 5.300 eurotik gorako diru-kopurua banatuko dau sari legez. Lehiaketearen helburuak jai-giroa eta Bilboren eta bertako ohituren ganeko kanta herrikoak mantentzea dira.
Azken hogei urteotan antolatutako lehiaketei esker, antolatzaileen esanetan, bilbotar kanta herrikoi horreek eguneratzea lortu da, Guggenheim Bilbao Museoa edo metroa lako gai barriak errepertorioetan sartuta. 'Aurten, Kopako finalagaz, duda barik Athletic izango da bilbainaden gai nagusia'.
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak sarien aurrekontua gehitu dau eta banaketea modu honetara egingo da: 1.000 euro gaztelaniazko bilbainada onenarentzat, beste 1.000 euro euskerazko onenarentzat eta 415 euroko zortzi akzesit. Konposizinoak aurkezteko epea bagilaren 30eko 18:00etan amaituko da. Baldintza nagusia, Bilboko eta itsasadarrak zeharkatzen dituan udalerrien inguruetako gaurkotasunezko gaiak izatea da, bertako pertsonaien eta egunerokotasuneko jazoeren ganekoak.
Urtero legez, aurtengo edizinoko irabazleen kantakaz be musikari profesionalek grabautako disko bat kaleratuko da. Aste Nagusian emongo dira ezagutzera sariak eta diskoa Arriaga Antzokian urte amaieran izango dan ekitaldi berezi batean aurkeztuko da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!