'Ziortzako Kontzertuak' zikloak maiatzeko azken hiru asteburuak alaituko ditu
2009-05-11 15:14 MusikeaHonezkero hogei edizinotan antxinako musikearen, eleiza-musikearen eta musika barrokoaren interprete ezagunenek parte hartu daben 'Ziortzako Kontzertuak' zikloak, beste urte batez, XXI. edizinoagaz, maiatzaren azken hiru astegoienak hartuko ditu Ziortzako kolegiatan eta Markina-Xemeineko Andra Mari eleizan.
Honezkero hogei edizinotan antxinako musikearen, eleiza-musikearen eta musika barrokoaren interprete ezagunenek parte hartu daben 'Ziortzako Kontzertuak' zikloak, beste urte batez, XXI. edizinoagaz, maiatzaren azken hiru astegoienak hartuko ditu Ziortzako kolegiatan eta Markina-Xemeineko Andra Mari eleizan. Orain arte parte hartu izan daben musikari batzuk mundu mailan ezagunak diran instrumentistak izan dira eta, beste batzuk, euren ibilbide artistikoaren hasieran egozanak. Danek eskaini ditue ohikoak ez diran obrak, jaialdietako programazinoetan normalean ez dagozan piezak. Maiatzaren 16an, 17an, 23an eta 24an, ekitaldiak kolegiatan izango dira eta, 30ean, Markina-Xemeineko eleizan.
Aurtengo edizinoa Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Diputadu Josune Ariztondok eta 'Conductus Ensemble' taldearen zuzendari Andoni Sierrak aurkeztu eta autore ezagunenen obrak jasoten dituen programearen barri emon dabe. Tartean, Ariztondok Mateo Flecha maisu ezagunaren musika bereziaren presentzia azpimarratu dau, baita lehenengoz euskal lurretan izango dan 'A capella portuguesa' talde ingelesak Owen Rees zuzendariaren gidaritzapean eskainiko dauen kontzertua be (maiatzak 17). Andoni Sierrak, bere aldetik, Hendel musikariaren urteurrena ospatzeko ekitaldi berezia preparau dabela aurreratu dau, Bach handia ahaztu barik. Sierraren taldeak maiatzaren 24an eskainiko dau ikuskizuna. Ikuskizun horreez gan, XVIII. Mendeko kantak edota gabon-kantak be interpretauko dira, Adriana Fernandez, David Sagastume, Luis Vilamajço eta Ivan Garcia protagonistakaz.
Kontzertuak arratsaldeko seietan izango dira, doban. Urtero legez, BFAk autobusa jarriko dau Bilbotik bertaraino, Rekalde Zumarkalean urtenda, 16:00etan. Autobuseko joan-etorri bateko txartela bost euroan dago salgai eta egunero joan gura dauenak 17 euro pagau beharko ditu.
Aurreko urteetan legez, kontzertuak iragarteko kartela 'Ertibil Bizkaia' Ikus-arteen Erakusketa Ibiltarian saria lortu dauen sortzaileetako batek egin dau, Iñaki Saez Palaciosek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!