Artoartian plataformearen 3. katalogoaren aurkezpena Lemoan

Bizkaie! 2009-05-18 18:29   Musikea

Datorren barikuan, hilak 22, Lemoako Jubilatuen etxean da hitzordua arratsaldeko 19:00etan. Lemoan aurkeztuko dabena Arto Artianen 3. katalogoa da edo, zeozelan, katalogoaren 3. eguneraketea. Katalogo barrian honako artista honeen azken lanak gehitu dira: T, Gora Japon, Eten, Billy Bao, Baseline, Volonté, Xabier Erkizia, Gaizka Sarasola eta Fernalia.

Plataformearen aurkezpenagaz batera kontzertu bikotxa be preparau dabe. Bitxia bada be, joko daben bi taldeok Arto Artianeko kideak dira baina ez dabe euskarri fisikoan lanik argitaratu; bai ostera euskarri digitalean, Internet bidez.

Alde batetik Bizarra taldea. holan definiduten dabe euren burua:

Iban Urizar ta Mikel Etxegarai gara Bizarra. Inprobisazinoak upealako garrantzia dauka gure musikea sortzeko orduan; Free Jazz-a, inprobisazino librea eta elektronika experimentala, bateria eta trompetea erabiliz elektronikearen abantailak aprobetxetan doguz gure musika harantzago eroateko. Soinu gogor edo eroak nahasten doguz, film baltzenaren notak emeki joaz, soinuaren materiaz aprobetxau espazioak birsortzeko... Bizarra, Bzz….rrrrrr….Bzzzzzz………..rrrrrrrrrrrrrrrr.

http://www.bizarradugu.com/

Bestetik, Zubizarreta Ibon eta Maitek osotzen daben bikotea:

Ibon Rg & Maite Arroitajauregi minimalismo eta inprobisazinoaren uretan uger dabilen bikotea da. Alde batetik, Maite Arroitajauregi (Eibar, 1977) dogu, cello-jotzailea, azken urteetan hainbat proiektutan buru-belarri dabilena (Anari, Lisabo, dantza, zinea...) eta aste honetan bertan Mursego izenpean Bat izeneko diskoa plazaratu dauena; eta bestetik Ibon Rodriguez (Sestao, 1978), bandoneoia joten dauena proiektu honetan baina azken garaian Eten, Le Noise eta bakarka (www.ibonrg.net) ibili izan dana.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu