Getxoko Andres Isasi Udal Musika Eskolako Bandeak Oskorri taldeagaz joko dau barikuan
2009-05-12 11:35 MusikeaGetxoko Andra Mari auzoko zaindari Isidro Deunaren egunagaz bat, eta auzo horretako jaietako egitarauaren barruan, Oskorri taldeak kontzertua eskainiko dau Getxoko Andres Isasi Udal Musika Eskolako Bandeagaz batera. Maiatzaren 15ean, emonaldia 20:00etan hasiko da kiroldegiko aparkalekuan, eta sarrerea dobakoa izango da.
Getxoko Andra Mari auzoko zaindari Isidro Deunaren egunagaz bat, eta auzo horretako jaietako egitarauaren barruan, Oskorri taldeak kontzertua eskainiko dau Getxoko Andres Isasi Udal Musika Eskolako Bandeagaz batera. Maiatzaren 15ean, emonaldia 20:00etan hasiko da kiroldegiko aparkalekuan, eta sarrerea dobakoa izango da.
Josu Loroño Udal Musika Eskolako presidenteak adierazo dauenez, barikuko emonaldiagaz 'eskoleak dauen helburu nagusienetako bat beteten da, hau da, ikasleen eskarmentu eta heziketa musikala aberastea, musika talde batean joteagaz eta errepertorioaren bitartez musikearen historiaren eta lantaldearen garrantziaz jaubetu daitezan'.
Errepertorioa 16 kantaz osotuta egongo da, Oskorriren aro guztietako ezagunenak, hasierakoak eta azkenengoak, estilo desbardinetakoak. Ganera, umeei zuzendutakoak be ez dira faltauko: 'Forjarien kanta', 'Furra furra', 'Arin bero', 'Negu minean', 'Umepourri' edo 'Bizkaipourri' izango dira.
Andres Isasi Musika Eskolaren Banda orain dala zazpi urte sortu zan eta, egun, 46 lagunek osotzen dabe. Taldearen zuzendari Alfonso Vilak adierazo dauenez, 'bandea gaztea eta barria da'.
Orain arte, bandearen eginkizun nagusia eskolan bertan jotea izan da, baina beste zentroetako bandakaz be alkartrukeak egin ditue, Gernikan, Ondarrun edota Barañainen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!