'Vaya Full', Txapelpunk lekeitiarren laugarren poker-jokoa
2009-05-15 11:16 Musikea'Diskoa entzuten dodanean, bizarrak zutunik jarten jataz, eta beste zeozer be bai. Nire ustez, diskoa osoa da, eta askotarikoa. Hard-core, punk, ska-reggae, danetarik dauka, rantxera antzeko zeozer be bai', dino Iñigitok.
Txapelpunk taldeak Iñigito Arrasate musikariaren gidaritzapean emon ditu pausu guztiak Lekeitioko itsasoaren babesean eta gordelekuan. Iñigito 'Txapel' Etsaiak eta Txapelpunk taldeen arimea da.
Taldearen laugarren diskoa 'Vaya Full' izenburupean dator eta 'diskoa entzuten dodanean, bizarrak zutunik jarten jataz, eta beste zeozer be bai. Nire ustez, diskoa osoa da, eta askotarikoa. Hard-core, punk, ska-reggae, danetarik dauka, rantxera antzeko zeozer be bai', dino Iñigitok. Estilo horreek guztiak buztartuta egindako disko honetako kanten letretan maitasuna agiri da, 'hainbat taldek ez dabe gai hori jorratzen eta beste askok gane-ganetik egiten dabe. Nor ez da jausi maitasunaren sarean inoiz?'. Ironiaz eta alaitasunez lantzen ditue amodio kontuak.
Diskoa -Baga-biga- 2009ko martian eta apirilean grabau eta nahastau da Mungiako Lamina estudioetan, Jose Lastraren eta Natxo Libertyren ardurapean. Masterizazinoa Jonan Ordorikak egin dau Azkarate estudioan. Laguntzaileen atala luzea da, hainbat musikari pasau dira-eta estudioetatik: Manu (Fritanga), Keu Agirretxea (UEK), Hodei (Des-Kontrol), Podri, Ander, Ibon, Joana eta Athleticeko jokalari Ustaritz, Joseba Garmendia eta Iñigo Velez, besteak beste.
Aurten, Etsaiak eta Txapelpunk taldeek kontzertu bi emongo ditue alkarregaz. Ondoren, Txapelpunk 'topera ibiliko da uda honetan eta Etsaiak-ek kontzertu gitxiago emotea erabagi dau'.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!