Antonio Vega hil eta hiru egun geroago artistearen bilduma-lana kaleratuko dau EMIk

Bizkaie! 2009-05-13 15:39   Musikea

EMI diskoetxeak etzi, maiatzak 15, kaleratuko dau, Nacha Pop taldeko lider izandakoaren abestien bildumea. 'Canciones 1980-2009' izenburukoa da CD bikotxa eta DVD bategaz osotuko da bildumea.

Antonio Vega 51 urteko madrildar musikaria, Nacha Pop taldearen sortzaileetakoa, birikietako minbiziak jota hil zan atzo. Hil kapera Madrilern, SGAEren egoitzan jarri eben eta gaur bertan eroango dabe gorpua Almudena kanposantura erraustera.

Bien bitartean, EMI diskoetxeak etzi, maiatzak 15, kaleratuko dau, Nacha Pop taldeko lider izandakoaren abestien bildumea. 'Canciones 1980-2009' izenburukoa da CD bikotxa eta DVD bategaz osotuko da bildumea.

Aitatu bi diskoetan Nacha Pop taldean eta bakarkako ibilbidean osotutako kanturik onenak batu ditue, danetara, 30. DVDan, barriz, bideoklipak, dokumentalak eta Nacha Popen garaiko zuzeneko kantu batzuk topauko doguz. Horrezaz gan, musikari-sortzailearen biografia zabala be badakar.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu