Euskadi-Akitania arteko musika topaketak eta alkartrukeak

Bizkaie! 2009-05-12 18:14   Musikea

Helburua aitatu eskualdeen arteko hartu-emon kultural eta komertzialak sendotu eta bultzatzea da. Topaketak Bordeleko Rock School Barbeyn izango dira maiatzaren 13an. Eskualde bietako profesionalen arteko aurkezpen eta eztabaidez gan, ikuslego osoarentzat kontzertua izango da Bidaia, Ruper Ordorika eta Koma Euskal taldeakaz eta Akitaniako Aerôflôt taldeagaz.

Eusko Jaurlaritzeak euskal musikea nazinoarte mailan sustatzeko bultzatzen dauen Euskadiko Soinuak programea azken urteetan garatzen ari dan kolaborazino markoaren barruan, Euskal Herriko Diskoetxeen alkarteak (EHDE) eta Promotoreen alkarteak (EUPREL) Euskadi eta akitaniako musika sektore profesionalaren arteko topaketak antolatu ditue.

Topaketa honeen helburua aitatu eskualdeen arteko hartu-emon kultural eta komertzialak sendotu eta bultzatzea da. Topaketak Bordeleko Rock School Barbeyn izango dira maiatzaren 13an. Eskualde bietako profesionalen arteko aurkezpen eta eztabaidez gan, ikuslego osoarentzat kontzertua izango da Bidaia, Ruper Ordorika eta Koma Euskal taldeakaz eta Akitaniako Aerôflôt taldeagaz.

Programearen lehenengo partea Akitaniako sektore profesionalari egungo Euskal musikearen panoramea aurkeztera bideratuta dago, euskal musikearen sektorea indartzen daben eragile nagusiena, hain zuzen, bai erakunde, alkarte zein enpresa arloetakoak.

Aitaturiko Euskadiko Soinuak eta EHDE eta EUPREL alkarteez gan, topaketa honeetan areto pribatuen Kultura Live alkarteak eta EKE Euskal Kultur Erakundeak be era aktiboan parte hartzen dabe. Akitaniari jagokonez, RAMA Akitaniako Egungo Musiken Sareak kolaboretan dau, eragile instituzional
zein pribatuak bateratzen dituan musika sektoreko plataformaek.

Arratsalde partean, sektorearen egoerea izango dabe berbagai partaideek eta herrialde bakotxak bere ikuspegia azalduko dau arlo desbardinetatik: bai managerrena, diskoetxeena, sustatzaileena, aretoena, jaialdiena, komunikabideena, etab. Landuko diran gaiak herrialde bakotxaren musika panoramea, diskoetxeen egoerea eta musika zirkuitoak izango dira, besteak beste.

Topaketetan ehun bat profesionalek hartuko dabe parte, hogeitamar bat euskal sektoreko ordezkarik eta Akitaniako hirurogeitamar eta larogeitamar arteko profesionalek.

Alkartruke jardunaldiotan, berbaldi eta eztabaidez gan, Euskadiko Soinuakek Akitaniako musika sarekoei egungo euskal musika produkzinoaren lagin bat erakutsiko deutso bideo bilduma baten bidez eta 2009/2010eko Euskal Musikaren Gida barria be banatuko dau.

Era berean, topaketak janari alkartruketarako be aprobetxauko dira, herrialde bakotxak beren jatekoak eskainiko dituan luntxa egingo baita.

Jardunaldiak amaitzeko ezin musikea falta eta gau partean hiru euskal talde eta akitaniar bat izango dira zuzenean. Euskal musikearen ordezkari Bidaia, Ruper Ordorika eta Koma izango dira eta akitaniarrek Bordeleko Aerôflôt taldea aurkeztuko dabe. Kontzertuak gaueko 9etan hasiko dira eta
dobakoak dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu