Azkena Rock, irailetik maiatzera aurreratuta
2009-05-13 18:18 MusikeaIrailetik maiatzera aurreratuta, maiatzaren 14tik 16ra izango da aurten Azkena Rock jaialdia. Alice Cooper eta Juliette Lewis izar nagusien artean, danetara, 28 taldek joko dabe.
Irailetik maiatzera aurreratuta, maiatzaren 14tik 16ra izango da aurten Azkena Rock jaialdia. Alice Cooper eta Juliette Lewis izar nagusien artean, danetara, 28 taldek joko dabe.
Lehenengo egunean, Juliette Lewis abeslari eta aktoreak 'Terra Incognita' diskoa barria aurkeztuko dau Gasteizen (00:20) eta arratsaldeko 17:45ean hasiko dan saioan, Jenny Dee & The Deelinquents, The Inspector Cluzo, Burning (19:20), White Denim, The Freeks, The Breeders (22:45) eta Hardcore Superstar (01:55) agertuko dira eszenatokian.
Barikuan, barriz, Black Crowes (00:00) izango da kartel burua baina baina han izango dira, besteak beste, Elliot Brood, The Fabulous Thunderbirds (18:40), Bad Brains, Soul Asylum, Electric Eel Shock, Jon Ulecia & Cantina Bizarro nafarrak eta The Zombies.
Zapatuan, maiatzak 16, Azkena Rock jaialdiko azken egunean, Alice Cooper (00:10) glam kutsuko hard rockaren ikonoaren txandea izango da baina ganerakoak ahaztu barik, besteak beste, Fun Lovin’ Criminals (22:40), Toy Dolls (01:55), Reverendo Parker, Jonny Kaplan & The Lazy Stars, Mike Farris & The Roseland Rhythm Revue eta The New Christs.
Hiru egunetarako bonoak 90 euroan dagoz salgai (gastuak aparte). Mendizabalan izango diran kontzretuetarako sarrerak, barriz, eguenerako 30 euroan dagoz salgai eta barikurako eta zapaturako kontzertuetarako, barriz, 45na euroan. Egun bakarreko sarrerak ez dabe eskumuturrekorik izango, beraz, jaialdiko eremutik urten ezkero, ezin izango da barriro sartu.
Kanpalekua maiatzaren 13an, eguaztena, 18:00etan zabalduko da, eta zabalik egongo da maiatzaren 17ko arratsaldera arte. Kanpatzeko eskubidea ARFko edozein sarrera erosita (egunekoa edo bonua) lortzen da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!