Set talde bermeotarrak disko 'garratza' kaleratu dau
2009-05-19 15:11 MusikeaOrain arte egindako lanaren erakusle, lehenengo diskoa 'Hoy es siempre todavía' izenburupean plazaratu dabe Baga-biga diskoetxearen eskutik. 'Diskoa garratza eta, aldi berean, rock erromantikoz jantzia da', azaldu dau diskoetxeko ordezkari Ritxi Aizpuruk. Kanta guztiak gaztelaniaz dagoz, 'Amores extraños', 'Flor de mal' eta 'Y te busco' lako izenburuakaz.
Set taldea Bermeon jaio zan 2007an. Kantak, ostera, beste proiektu batetik jasotakoak ziran, Asier Gusmano, Joxean Rodriguezek, Jon Freskok, Igor Artzanegik eta Iñigo San Antonek osotutako Bonus taldetik, hain zuzen be. Maketea grabau ostean, taldeak agur esan behar izan eutson, musikari batzuk (Fresko eta Artzanegi) beste ekimen batzuetan sartu ziralako. Baina Gusmanok eta Rodriguezek bere horretan segidu eben eta, eurei, Kriston taldeko musiariak lotu jakezan: Aitor Zulueta, Unai Uruarte, Egoitz Azaceta eta Arkaitz Ortuzar.
Orain arte egindako lanaren erakusle, lehenengo diskoa 'Hoy es siempre todavía' izenburupean plazaratu dabe Baga-biga diskoetxearen eskutik. 'Diskoa garratza eta, aldi berean, rock erromantikoz jantzia da', azaldu dau diskoetxeko ordezkari Ritxi Aizpuruk. Kanta guztiak gaztelaniaz dagoz, 'Amores extraños', 'Flor de mal' eta 'Y te busco' lako izenburuakaz. 'Ez gara etiketak jartea gustetan jakon talde horreetarikoa' eta, gaztelaniaz abeste horri be ez deutse garrantzi lar emon gura, 'garrantzitsuena helburua dalako'. Rockaren alderik rockeroena erakutsiz, Set taldearen errealidadea ahaleginean, egunerokotasunean eta lan egiteko gogoan islatzen da eta, hortik, kantek personen eguneroko sentimentuak adierazotea, maitasuna, maitasun faltea, gorrotoa, lagunak...
Taldearen aurkezpen-kontzertua euren herriko Kafe Antzokian izango da maiatzaren 22an eta, nobedade legez, sarrera-txartelagaz disko bat oparituko dabe. Jentea animetako modu bikaina, benetan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!