Horthy nafarren hirugarren disko luzea plazan

Bizkaie! 2009-05-14 17:46   Musikea

Horthy taldea zuzenean ikusteko hurrengo hitzordua bagilaren 13an izango da, Iruneko Tunk aretoan, Electrorock Jaian, MAMUTH eta MUNLET taldeakaz batera.

'Horthy' (2004), 'Horthy#2' (2006) eta Kraftwerken omenezko 'Horthy plays Kraftwerk' (2007) diskoen ostean, Iruñeako elektropo taldeak 'Horthy#3' (2009) argitaratu dau.

Hamar kantu barri dira, 80. hamarkadadearen oihartzunagaz datozenak eta, akaso, aurrekoak baino komertzialagoak diran pop melodia ederrakaz.

2008an zehar, Iruñeako zenbait estudiotan grabau, nahastau eta masterizautako diskoaren amaieran, Kraftwerken 'Pocket Calculator' kantuaren egokitzapena agiri da (http://es.youtube.com/watch?v=O9tO4ogppT8).

Barrikuntzen artean, Monica abeslaria eta Eguzki gitarra jolea azpimarra daitekez. Ganerako kideak: German (baxua, ahotsa), Carlos (programazinoak, Korg Triton) eta Aitor (perkusino elektronikoa + Oberheim OB12) dira.

'Horthy#2' lanagaz sekulako aurkezpen birea egin, Fangoriaren kontzertuetako hasierako konbidatu be izan ostean eta Sonorama zein FEP jaialdietan parte hartu ostean, gogotsu dagoz taldekideak 'Horthy#3' lan barriaren aurkezpen bireari ekiteko.

Horthy taldea zuzenean ikusteko hurrengo hitzordua bagilaren 13an izango da, Iruneko Tunk aretoan, Electrorock Jaian, MAMUTH eta MUNLET taldeakaz batera.

Informazino gehiago:

www.myspace.com/horthymusic
www.horthy.blogspot.com

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu