Donostiako 44. Jazzaldia garagarrilaren 22tik 26ra
2009-05-18 17:42 MusikeaAurtengo izarren artean, Esperanza Spalding, Joe Lovano, Perico Sambeat, Pitingo, Melissa Laveaux eta Jamie C musikarien kontzertuak azpimarra daitekez. Dana dala, 44. Heineken Jazzaldiaren programazinoan jazzaren lau izen mitiko dagoz: Hank Jones, Abdullah Ibrahim eta Randy Weston, teklatuaren hiru maisu eta gaur egungo bateria garaikide onena, Roy Haynes.
Donostiako 44. Jazzaldia garagarrilaren 22tik 26ra izango da, eta aurten beste urteetan baino egun bat gitxiago iraungo dau. Ohiko moduan, Kursaalean, Zurriola hondartzan eta Victoria Eugenia antzokian eskainiko ditue kontzertuak. Barrikuntza moduan, aurten Trinitate plaza Jazzaldiaren agertoki bihurtuko da barriro, lanak direla-eta urtebetez erabili ezinik egon ondoren.
Aurtengo izarren artean, Esperanza Spalding, Joe Lovano, Perico Sambeat, Pitingo, Melissa Laveaux eta Jamie C musikarien kontzertuak azpimarra daitekez. Dana dala, 44. Heineken Jazzaldiaren programazinoan jazzaren lau izen mitiko dagoz: Hank Jones, Abdullah Ibrahim eta Randy Weston, teklatuaren hiru maisu eta gaur egungo bateria garaikide onena, Roy Haynes; gainera, 1983tik Gipuzkoako uriburua bisitau barik egoan eta, beraz, ikusteko moduko kontzertua izango da.
Gainera, James Taylor be tartean izango da, talde jentetsu eta jazzistikoagaz; Jamie Cullum super-izarra be bai. Azkenik, Perico Sambeat, Espainiako saxofoi-jotzaile ezagunena, Eva Cortes, soul barriaren maisuetako bat eta Black Joe Lewis & The Honeydreamers izango dira.
Era berean, hainbat talde eta bakarlari izango dira jazzetik kanpo: Joao Gilberto, Brasilgo musikarien artean handiena; Pitingo, indie mobimentuko bi izen handi, The War on Drugs eta Micah P. Hinson eta emakumeen ahotsei dagokienean, azken arrakastea: Mèlissa Laveaux.
Donostiako Jazzaldirako sarrerak bihar, hilak 19, jarriko ditue salgai, goizeko 11:30etik aurrera. Zurriolako hondartzako eta Kursaaleko terrazako emonaldietarako izan ezik, ganerakoetan sarrerea erostea beharrezkoa da.
Kutxaren salmenta sistemetan, www.kutxa.net, TeleKutxa (943 001200) eta ServiKutxa, eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan (ordutegia: 11:30-13:00 / 17:00-20:00) eskura daitekez sarrerak.
ondoko bonuak izango dira, antolatzaileek jakinarazo dabenez:
- Trinitate Plazako txartela (4 kontzertu): 116 euro.
- Kursaal Auditorioko txartela - Kutxa Gunea (4 kontzertu): 115 euro.
- Victoria Eugenia Antzokiko txartela - Skoda Gunea: (6 kontzertu): 111 euro.
- João Gilberto eta Animal Collectiven kontzertuak, beren ezaugarri bereziakaitik txartel sitematik kanpo egongo dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!