Iñigo Alberdik jarraituko dau Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren buruan
2009-06-17 18:46 Musikea2009-2010 ekitaldian, Andres Orozco-Estradak Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendaritza musikalari heldu deutsonez eta Iñigo Alberdik bere kargua luzatu dauenez, are eta finkatuago geratuko da Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren depboraldi honetako oinarrizko estrategia.
Iñigo Alberdi izango da aurrerantzean be Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren (EOS) buru. 2006tik dago zeregin horretan, German Ormazabalen txandea hartu ebanetik, hain zuzen be, orkestrako iturriek jakinarazo dabenez.
Soraluzen (Gipuzkoa) jaio zan Alberdi, 1973. urtean. Zuzenbideko lizentziaduna da, eta musikako pedagogiako eta klabezineko irakasle titularra gaur egun. Kulturearen kudeaketan esperientzia handikoa da eta musika arloaren kritikari lanetan be ibili izan da hainbat komunikabidetan.
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak 27 urtetik gorako ibilbidea dauka. Eusko Jaurlaritzeak erabat kontrolautako enpresa publikoa da, eta Espainian erreferentziazko talde sinfonikoetako bat da. Orkestra erabat errotuta dago Euskal Herriko kulturan eta gizartean, eta 7.000 bazkide baino gehiago ditu.
2009-2010 ekitaldian, Andres Orozco-Estradak Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendaritza musikalari heldu deutsonez eta Iñigo Alberdik bere kargua luzatu dauenez, are eta finkatuago geratuko da Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren depboraldi honetako oinarrizko estrategia.
Estrategia horretan, etxean geratzea erabagi dau orkestreak krisi garaian, eta aurrerabide artistikoa hobetzen jarraitzeko ahalegin handiagoa egitea, kalidadea, malgutasuna eta dinamismoa bikaintasunera eroateko. Andrey Boreyko zuzendariak be izango dau zeresanik estrategia barri honetan, zuzendari konbidatu nagusi moduan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!