Sexty Sexers talde nafarrak zigilu estadubatuar bategaz kaleratuko dau 'Hero Mantra' disko barria

Bizkaie! 2009-06-29 14:41   Musikea

Diskoa AEBetan editauko dabe, Volcom Entertainment zigiluaren bitartez. Gainera, 'Hero Mantra' Europan be banatuko da, eta horrek ateak zabalduko deutsoz talde nafarrari nazinoarteko publiko zabalagora heltzeko.

Sexty Sexers Berako (Nafarroa) rock taldeak laster kaleratuko dau bere hirugarren diskoa izango dan 'Hero Mantra' izenburuko lan barria, eta gainera, Volcom Entertainment zigilu estadubatuarragaz egingo dau.

Boskote nafarra, oso gaztea izan arren, Valient Thorr edo Gluecifer lako nazinoarte mailako taldeakaz jo dau eta Gasteizko Azkena Rock jaialdian be parte hartu dau, eta dagoeneko bere ibilbideko hirugarren diskoa kaleratzear dago.

Diskoa AEBetan editauko dabe, Volcom Entertainment zigiluaren bitartez. Gainera, 'Hero Mantra' Europan be banatuko da, eta horrek ateak zabalduko deutsoz talde nafarrari nazinoarteko publiko zabalagora heltzeko.

Sexty Sexers taldeak zenbait kontzertu eskainiko ditu datozen egunetan: bagilaren 29an, Miarritzeko Atabalen; bagilaren 30ean, Badalonako Estraperlo aretoan; garagarrilaren 1ean, Madrilgo La Boite-n; garagarrilaren 2an, Lisboako Music Box aretoan; garagarrilaren 3an, Portoko Porto Rion eta garagarrilaren 4an, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu