Mikel Laboaren bizitzea errepasetan dauen DVDa kaleratu dabe

Bizkaie! 2009-06-17 18:32   Musikea

Mikel Laboa eta Marisol Bastida emaztea hasi ziran 2008ko urrian gaur argitaratutako DVDa egiten baina, abenduaren 1ean, kantari gipuzkoarra hil egin zan. Heriotzearen ondoren, Marisol Bastida alargunak hartu eban egitasmoaren gidaritzea eta berak zuzendu dau Elkar diskoetxearen eskutik argia ikusi dauen proiektua.

Mikel Laboa eta Marisol Bastida emaztea hasi ziran 2008ko urrian gaur argitaratutako DVDa egiten baina, abenduaren 1ean, kantari gipuzkoarra hil egin zan. Heriotzearen ondoren, Marisol Bastida alargunak hartu eban egitasmoaren gidaritzea eta berak zuzendu dau Elkar diskoetxearen eskutik argia ikusi dauen proiektua.

DVDak ordu bat eta berrogei minutuko iraupena dau eta atal bitan banatuta dago. Lehenengoan, batez be, Mikel Laboak berak kontetan dau bere bizitzea eta obrea. 1978. urtean Herri Irratian Mikel Laboari egindako alkarrizketa batzuetan oinarrituta dago lehenengo atalaren egitura.

Bigarrenean, Laboaren ingurukoek egiten dabe berba kantariaren ganean, batez be Iñaki Salvadorrek eta Josetxo Silguerok, baina baita honako musikari eta artista honeek be: Koldobika Jauregi, Xabier Montoia, Ruper Ordorika, Anari, Karlos Osinaga, Quico Pi de la Serra, Lluis Llach eta Raimon.

Kontakizun horreei laguntzeko, Mikelen bizitzea bete eben irudi ugari, kontzertu batzuetatik ataratako irudiak eta, batez be, grabautako kantak jaso dira.

DVDagaz batera, disko labur bat dator eta, bertan, Gipuzkoako Foru Aldundiak Mikel Laboari urrezko domina emon eutson ekitaldian eskainitako kontzertua jasoten da. Mikel Laboaren aurregrabazinoen ganean Iñaki Salvador eta Josetxo Silgueiro musikariek egindako zuzeneko emonaldia da kontzertu hori. Ekitaldi haretan Bernardo Atxaga idazleak Mikeli idatzitako 'Beti lagun' poema be jaso da.

Hori guztia osotzeko, hogeita lau orrialdeko liburuxka batean, Mikel Laboaren bizitzearen eta obrearen kronologia laburbildu da.



Emonaldiak

Argitaratu barri dan DVDaren harian, Elkar areto guztietan (Bilbo, Iruñea eta Donostia) zuzeneko emonaldiak egingo dira egun eta ordu berean (bagilaren 25ean 18:00etan).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu