Korrontzik zabalduko dau eta Adarrotsek zarratu aurtengo Mendebala Jaialdia

Saioa Torre Gereketa 2009-06-24 14:54   Musikea

Garagarrilaren 3an eta 4an, Sopuerta Kantauriar itsasoak bustiten dituan lurraldeetako doinuz jantziko da Mendebala Jaialdia ekimenaren 8. edizinoari esker. Korrontzi, Cristina Pato, Aira da Pedra, Aura Kuby, Llan de Cubel, Adarrots eta Skama la Rede taldeen ardurea izango da giroa alaitzea eta artisautza-azokeak ikutu berezia emongo deutso ziteari.

Garagarrilaren 3an eta 4an, Sopuerta Kantauriar itsasoak bustiten dituan lurraldeetako doinuz jantziko da Mendebala Jaialdia ekimenaren 8. edizinoari esker. Korrontzi, Cristina Pato, Aira da Pedra, Aura Kuby, Llan de Cubel, Adarrots eta Skama la Rede taldeen ardurea izango da giroa alaitzea eta artisautza-azokeak ikutu berezia emongo deutso ziteari.

'Aurrekontua murriztu arren, aurtengo festibala askotarikoa eta koloretsua izango da. Guretzat, oso gatxa da jaialdia antolatzea, kantaurialdeko eragina daben musika-taldeak baino ez doguzalako konbidetan eta ez da hain erraza kalidadeko taldeak ekartea', azaldu dau jaialdiaren koordinatzaile Santi Rodriguezek. Beragaz batera, Korrontzi taldeko kide Agus Barandiaran, Adarrots taldeko Rosa Rogriguez eta Igor Espina eta Sopuertako Udaleko zinegotzi Carlos Hurtado egon dira aurkezpenean.


Barikua, garagarrilak 3

Garagarrilaren 3an, gaueko hamarretan, Korrontzi talde bizkaitarrak zabalduko dau aurtengo Mendebala jaialdia. 'Azken diskoa aurkezten gagozala aprobetxauta, 'Getxo' laneko kantak joko doguz Sopuertan', azaldu dau Barandiaranek. Ostean, Cristina Pato gaita-jole eta piano-jolearen txandea ailegauko da. Pato New Yorken bizi da egun eta, gaitan oinarritutako musikea egiten segidu arren, artistearen helburua piano-jolea izatea da. Azkenik, Aira Da Pedra taldeak zarratuko dau egun horretako kontzertu-sortea. Taldeak Bierzoko musika tradizionala joten dau, egungo soinuetara egokituta.


Zapatua, garagarrilak 4

Aura Kuby kantabriarrak emongo deutse hasierea garagarrilaren 4ko kontzertuei. Ondoren, Asturiaseko Llan de Cubel taldeak musika-soinu barriak ekarriko ditu Bizkaia aldera, alderdi tekniko landuakaz eta ezagutza musikala aberatsagaz. Azkenik, Adarrots euskal taldeak 'folk musika euskalduna' joko dabe, Iñigo Espina taldekideak azaldu dauen legez. 'Kontzertu gitxi eskaini doguz eta Mendebala jaialdian joteko aukerea izatea opari garrantzitsua da guretzat'.


Maketa lehiaketea

Aurten, laugarrenez, Mendebala jaialdia antolatzen dauen alkarteak berak maketa lehiekatea antolatu dau. Irabazlea jaialdiari amaierea emongo deutson Adarrots taldea izan da eta, laster, diskoa grabetako aukerea izango dabe. Igazko parte hartzaileek egindako kantak disko batean argitaratu ditue, 'Euskal Herrian bestelako musikak, bestelako taldeak badira ere' izenburupean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu