Koldo eta Esti getxoztarrak Faborez 03 trikitixa bilduman

Bizkaie! 2009-06-25 17:49   Musikea

Faborez bildumearen hirugarren alea kalean da. Euskal Herriko Trikitixa Alkarteak orain bi urte abiatutako egitasmoari eutsita, lau trikiti-bikote alkartu ditu Faborez 03 diskoak. Hego zein Ipar Euskal Herriko partaideak dituan azken lan honek, joteko molde eta kantu-era desbardinak batu ditu.

Faborez bildumearen hirugarren alea kalean da. Euskal Herriko Trikitixa Alkarteak orain bi urte abiatutako egitasmoari eutsita, lau trikiti-bikote alkartu ditu Faborez 03 diskoak. Hego zein Ipar Euskal Herriko partaideak dituan azken lan honek, joteko molde eta kantu-era desbardinak batu ditu. Bilduma bereko aurreko bi aleetan bezela, bikote bakotxak bosna pieza jota, errepertorio zabal eta anitza lortu da.

Hogei piezek osotzen dabe diskoa:

Julie eta Thierry (Iparraldea):

1. LUISA Fandangoa
2. KORNELIO Arin-arina
3. MUNDARRAIN Fandangoa
4. MAITE DENA EZIN UKAN Kantua
5. KAKOLA Martxa


Koldo eta Esti (Bizkaia):

6. MARKOX Biribilketa
7. GETXO Jota
8. HERRIKO MUTILAK Porrusalda
9. AI ZER POLITA Mexikanoa
10. ANDRA LUR EMOILEA Balsa


Mundiñano anaiak (Nafarroa):

11. ZURI NAFARROA-HILTZAILE BAT BEZALA- OH GU HEMEN Kalejira
12. GONA GORRIA Fandangoa
13. ARIN-ARINA
14. ZIREN, GARA ETA IZANGO Trikitixa
15. IRITSIKO DA EGUNA Balsa


Lurdes eta Aitor Alkorta (Gipuzkoa):

16. BALSA
17. ERREKALDEREN KONTUAK Trikitixa
18. FOX-A
19. PASODOBLEA
20. SAGARNA Fandangoa

Grabazinoa, nahasketea eta masterizazinoa Hernaniko OH BROTHER estudioan egin dira 2009ko urtarrila eta zezeilean, Iñigo Egia teknikariagaz. Diseinua Concetta Probanzak egin dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu