XXIII. Habanera Jaialdiak itsas doinuak ekarriko ditu Getxora

Bizkaie! 2009-09-09 18:46   Musikea

Habanerak eta itsas doinuak izango dira protagonista nagusi Getxon barikutik, irailak 11, domekara arte, Getxoko XXIII. Habanera Jaialdiaren eskutik. Hiru egunez, Portugaleteko Santa María abesbatza, Grup Berngantí kataluniarra eta Kubako Caracol taldea izango dira jaialdian.

Habanerak eta itsas doinuak izango dira protagonista nagusi Getxon barikutik, irailak 11, domekara arte, Getxoko XXIII. Habanera Jaialdiaren eskutik. Hiru egunez, Portugaleteko Santa María abesbatza, Grup Berngantí kataluniarra eta Kubako Caracol taldea izango dira jaialdian. Urtero legez, saio guztiak 20:00etan hasiko dira eta sarrerea dobakoa izango da. Era berean, jaialdia dala eta, itsas munduaren inguruko argazki erakusketea eta itsasoko produktuen azokea egongo dira.

Portugaleteko Santa María abesbatzak emongo deutso hasierea jaialdiaren 23. ekitaldiari, habaneren eta itsas kantuen errepertorio zabala erakutsita. Abesten dituen kantuen artean betiko abestiak, kantu barriak eta antxinakoen moldaketa barriak dagoz. Abesbatza 1978. urtean eratu zan, ahots mistoen talde moduan eta, ordutik hona, hainbat saio eskaini ditu Euskal Herrian zein kanpoan. Hainbat lehiaketatan parte hartu dau eta 1984an eta 1985ean sariak irabazi zituan San Vicente de la Barquerako Habanera Lehiaketan. 2001. urtean bere lehenengo diskoa grabau eban: 'Un puente hacia la ilusión', hain zuzen be.

Bestalde, Bergantí taldea 1982ko udagoienean sortu zan. Bere jarduera luzean 1.300 saio baino gehiago egin ditu, ez bakarrik Katalunia barruan zein kanpoan, baita Europan eta Amerikan be. Egun arte, bost disko grabau ditu. Gainera, 1988ko Calella de Palafrugelleko Cantadako diskoaren edizinoan parte hartu dau, 2000. urteko Mostra de l’Havanera Catalana ekitaldian (Palamos) eta baita 2001eko Homenatge al mestre Ortega Monasterio diskoan be.

Amaitzeko, azken jardunaldian, Caracol Taldeak joko dau. Habanan sortu zan 1995ean, Kubako uriburuko Habaneren Jaialdian bere obra aurkezteko asmoz. Han lortu zituan, alde batetik, Konposizinoaren Saria 'Habanera a ti' piezagaz, eta bestetik, talde onenari emoten jakon Interpretazinoaren Saria be. Arrakasta hori ikusita, taldekideek taldea sustatzen jarraitu eben. Hasieratik, taldea Kuban, Espainian, Mexikon, Venezuelan eta Italian ibili da, besteak beste, eta Iberoamerikako ahots-musikan eta instrumentu-musikan oinarritutako errepertorioa interpretau izan dau.


Itsas Azokea eta argazki erakusketea

Kontzertuez gan, aurten publikoak 'Getxo eta itsasoa' argazki erakusketaz gozetako aukerea izango dau. Erakusketea jaialdiko esparruan kokatuko da eta bertan, itsasoari lotutako zenbait argazki egongo dira ikusgai. Era berean, aurten be Itsas Azokea izango da. Besteak beste, Algortako Geltokia plazan itsaskiak, makailaoa eta kontserbak erosi ahal izango dira. Azokearen ordutegia honako hau izango da: 17:00etatik 22:00etara.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu