Sete Sóis Sete Luas Jaialdia Deban irailaren 4, 5 eta 6an

Bizkaie! 2009-08-26 10:39   Musikea

Sete Sóis Sete Luas Jaialdiak gure garaiko herri musikeagaz eta arte plastikoagaz osotutako programazinoa eskaintzen dau, eta Mediterraneo aldeko eta portugaldar munduko artista handiek parte hartzen dabe.

Sete Sóis Sete Luas Jaialdia, 2009ko XVII. edizino honetan, Mediterraneo aldeko eta portugaldar munduko 10 Estadu/Herrialdetako 30 urik osotutako Kultur Sareak sustatua da. Gure garaiko herri musikeagaz eta arte plastikoagaz osotutako programazinoa eskaintzen dau, eta jaialdi honetan Mediterraneo aldeko eta portugaldar munduko artista handiek parte hartzen dabe.

José Saramago eta Dario Fo Nobel Saridunak dira Jaialdiko Ohorezko presidente. Honakoak dira Jaialdiaren helburu batzuk: kulturen arteko alkarrizketea, Sarera batzen diran Herrialdeetako artisten mobikortasuna eta Sareko Herrialdeetako sortzaileen parte hartzeagaz artea produziduteko molde barrien sorrerea.

Pasa dan urtean, Debako euskal herriak —Mediterraneo aldekoa izan barik— lehen aldiz parte hartu eban Jaialdi honetan, arrakasta osoz, eta orain irailean eskaintzen dau urteko jaialdietako bat.


Sete Sóis Sete Luas 2009. Egitaraua

- Irailak 4, barikua. 'Les Tambours de Feu', DEABRU BELTZAK (Euskal Herria), Herriko kaleetatik zehar 20:00etan hasita.

- Irailak 5, zapatua. IL PARTO NUVOLE PESANTI (Calabria), Alamedan, gaueko 22:30etatik aurrera (Bost musikari oholtzan).

- Irailak 6, domekea. Arratsaldeko 18:00etan, TROVEROS DE ASIETA (La Palma); 19:30etan, LA GIALLETTA (Euskal Herria, Portugal, Italia), Alamedan (6 musikari oholtzan eta Mediterraneo aldeko janaria ikusleentzat).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu