Emakumeek trikitixeagaz izandako loturea aztertuko dabe 'Inpernuko Poza' jardunaldien VII. edizinoan

Bizkaie! 2009-09-10 14:09   Musikea

Emakumea eta trikitixea. Edota trikitixa eta emakumea. Gaur egun, alkarrekin ondo ezkontzen diran berba bi horreek bata bestetik aparte bizi izan dira derrigorrez. Ez da hainbeste denpora emakumeak galarazpenetik plazarako bidea egin ebanetik. Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak antolatuta, 'Inpernuko Poza' jardunaldiek ilunetik argirako bide hori erakutsi gura dabe gaur eta bihar Donostiako Udal Liburutegian.

Emakumea eta trikitixea. Edota trikitixa eta emakumea. Gaur egun, alkarrekin ondo ezkontzen diran berba bi horreek bata bestetik aparte bizi izan dira derrigorrez. Ez da hainbeste denpora emakumeak galarazpenetik plazarako bidea egin ebanetik. Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak antolatuta, 'Inpernuko Poza' jardunaldiek ilunetik argirako bide hori erakutsi gura dabe. Horretarako, Maurizia Aldeiturriagaren bizitza errepasauko dauen berbaldi musikatua eta lau musikari emakumeren testigantzak entzuteko mahai-inguru musikatua antolatu ditu, irailaren 10erako eta 11rako.


Irailak 10, eguena

Fredi Paia: 'Aupa Maurizia!'

Maurizia Aldeiturriaga (Zeberio, 1904-1988) XX. mendeko euskal musika herrikoiaren ikono handienetako bat izan zan. Gaztetatik kantuan, soinuari eta albokeari laguntzen, 60ko hamarkadan hartu eban osperik handiena. Benantzio Bernaola 'Karakol' senarra be soinujolea zan. Hau makaldu zanean, Fasio (trikitia) eta Leon Bilbaogaz (alboka) hirukoa osotu eban. Orduko musika tendentzia barriak jorratzen zituen gazteak be harrituta itxi zituan Mauriziak. Bere bizitzearen pasarte garrantzitsuenak, bere kantaerea, errepertorioa eta koplaritzea ezagutzera emongo ditu Fradi Paiak.

Orain arte entzun ez diran grabazinoak, Mauriziari berari eta Leon Bilbaori egindako alkarrizketea eta zuzeneko kopla emonaldia be izango dira. Bi urtean sasoi haretako Arratia eta Zeberioko musikari, kobratzaile, jantzari, koplari, antolatzaile, familiako kide eta adineko lekukoen artean egindako ikerketa-lanaren ondorioak dira berbaldi honek batuko dituanak.


Irailak 11, barikua

'Taula ganetik begira' mahai-ingurua: Maixa Lizarribar, Ines Osinaga, Amaia Zubiria eta Maria Luisa Irastorza

Mahai beraren bueltan jarriko dira lau emakumezko: neskek osotutako lehenengo erromeria-taldea sortu ebana, trikitia elektronikeagaz nahastau dauena, euskal kantagintzearen erreferentzia, eta ezkondutakoan, soinua itxi behar izan ebana.

Taula ganera igotzeko, emakume izateak sortu izan deutsiezan trabak, arazoak eta erronkak euren ahotik entzuteko aukerea izango da.

NOIZ: irailaren 10 eta 11an, 19:00tan

NON: Donostiako Udal Liburutegiko sotoan (San Jeronimo kaletik)

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu