Kauta taldea 'Vans-The Album' bilduman

Bizkaie! 2009-08-26 11:12   Musikea

'Vans-The Album' bildumeak lehenengo aldiz batu ditu lan batean sona handiko talde internazionalak eta autoedizinoan nahiz diskoetxe independenteetan dabilzan taldeak, besteak beste, Kauta, Marvin eta Adrenalized euskal taldeak.

'Vans-The Album' bildumeak lehenengo aldiz batu ditu lan batean sona handiko talde internazionalak eta autoedizinoan nahiz diskoetxe independenteetan dabilzan taldeak, besteak beste, Kauta, Marvin eta Adrenalized euskal taldeak.

Abuztuaren 25ean argitaratu da 'Vans-The Album' bildumea (KD bikotza eta DVDa dakarzana), oihartzun internazionaleko proiektu berezi-berezia.

Lehenengo aldiz, Vans konpainiak (oinetakoak, erropa eta skate-snow-surf materiala produziduten dituan marka ospetsuak) bat egin dau diskogintza konpainia bategaz (EMI) album aitzindari bat plazaratzeko, hain zuzen be antzeko ekimenetan lehenengoa izango dana, bertan batuko baititu maila internazionalean oso ospetsuak diran bandak, multinazionalek argitaratzen dituenak, eta estaduko talde barriak, bai autoedizinoa jorratzen dabenak bai konpainia independenteakaz lan egiten dabenak. Hau guztia Vans-en zaleek gustukoak dituen estilo desbardinak aintzat hartuta, berbarako, rocka, punka, surfa edota metala.

Hona hemen bilduman agiri diran talde eta kantuak: Motörhead - 'Motörhead'; Red Hot Chili Peppers - 'Magic Johnson'; The Ramones - 'Sheena Is A Punk Rocker'; Korn - 'Evolution'; Millencolin - 'No Cigar'; The Offspring - 'Genocide'; Iggy Pop - 'Home'; Napalm Death - 'Diktat'; Suicide Silence - 'The Price of Beauty'; Heaven Shall Burn - 'Endzeit'; The Haunted - 'Moronic Colossus'; Subterranean Kids - 'Cree en ti'; Los Coronas - 'Big Wave Riders'; No Children - 'Intenta una vez más'; Los Tiki Phantoms - 'Estampida'; I’ts Not Not - 'Snake’s Tongue'; Avenues & Silouhettes - 'The Giant Show'; The Eyes - 'Crucified Lie'; Nothink - 'Polaroids'; Secret Army - 'Redemption'; Stab - 'Bikini'; Adrenalized - 'The Cause of Liberty'; Marvin - 'Inmortales'; Accident Recover - 'We’re Robots'; Kauta - 'Hegaldia hasi da'; Read My Lips - 'City Without Lights'; Bad Way - 'My Way'; Twenty Fighters - 'Confesiones'; Anal Hard - 'Zorra'; The Fire - 'Noir'; Decreto77 - 'No trendy winds'; eta Grankapo - 'Confessions'.

DVDak, barriz, estaduko 16 skater onenen erakustaldiak jasoten ditu.

'Vans-The Album' nahasketa ausarta da, aitzindaria eta bakarra, eredua ezarriko dauena.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu