Ruper Ordorikak zemendiaren 19an kaleratuko dau disko barria

Bizkaie! 2009-09-10 14:34   Musikea

Haizea Garizumakoa izenpean, diskoa New York urian grabau eban uda hasikeran Ben Monder, Kenny Wollesen eta Skuli Sverrison musikari bikainen laguntzinoagaz eta egunotan nahasketak egiten dabil Jean Phocas teknikaria ondoan dauela.

Hautsi da Anphoraizeneko lehenengo diskoa plazaratu zanetik 30 urte inguru pasau diranean, Ruper Ordorika bere ibilbide mamitsuaren hamabosgarren lana amaitzen ari da egunotan Elkar estudioan.

Haizea Garizumakoa izenpean, aurtengo zemendiaren 19an aurkeztuko dan disko hau New York urian grabau eban uda hasikeran Ben Monder, Kenny Wollesen eta Skuli Sverrison musikari bikainen laguntzinoagaz eta egunotan nahasketak egiten dabil Jean Phocas teknikaria ondoan dauela.

'Oraingo honetan be, entzulearentzat argiuneak topetan ditu Oñatiko musikariak bere kantuen musikalidadearen atzean erabat motibagarriak diran sentimentuz beteriko munduak eregiz', zehaztu dabe Elkar diskoetxeko iturriek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu